Urtero lez, Anbotoko KB lasterketa bertikala izango da hile hontan Atxondon.
Aurtengoa 6. Anbotoko Kilometro bertikala izango da, dagoeneko 170 partaidek daukate izana emana eta Urriak 12 (Zapatua) 14:00tan emango zaio hasiera. Gainera 2013-ko Open Lafuma-ren Euskal Herriko Bertikalen Zirkuiturako puntuagarri izango da eta berari amaiera emango dio.
- Probaren luzera: 3.8Km
- Desnibel positiboa: 1092m
- Irteera: Arrazola (Plaza)
- Helmuga: Anboto (1331m)
Informazio gehiago www.anbotokb.com eta www.kirolprobak.com