Gailurra Mendi Taldeak 1. mendi-bideoen eta -argazkien lehiaketa antolatu du.
Bilboko mendi talde honek 20 urte baino gehiago eramaten ditu mendiarekin lotutako ekintzak antolatzen, mendi-irteerak direla, ikastaroak direla, mendi-jardunaldiak direla…
Aurten bide berria urratu nahi du mendi-bideoen eta -argazkien lehiaketaren bitartez.
Helburu bikoitza da. Batetik, mendizaleen parte hartzearekin bideogile eta argakilari zaleturik onenak erakarri eta saritu nahi ditu. Bestetik, jasotako bideoak eta argazkiak erabiliz aurtengo mendi-jardunaldiak era parte hartzaileagoan antolatu nahi ditu; izan ere, lehiaketako sarituak eta beste zenbait Bilboko Bidebarrieta liburutegian egin ohi ditu mendi-jardunaldietan proiektatuko dira.
Honezkero eskuragarri dira lehiaketaren oinarriak Gailurra Mendi Taldearen webgunean eta facebook-en.