Xendazaletasun Jardunaldiak

Bizkaiko Mendizale Federazioak (BMF-FVM) eta Miru Gain M.E. klubak urriaren 20, 21 eta 22an Xendazaletasun Jardunaldiak antolatu zituzten kirol hori bultzatzeko eta mendi ibilien kultura- eta ingurumen- garrantziaz hausnartzeko.

Jardunaldiak urriaren 20an hasi ziren. Egun horretan bidezidorren sustatzaileak hitzaldi batera deituak izan ziren eta hitzaldiaren ostean Euskal Herria eta Estatuko bidezidorren errealitateari buruzko solasaldia izan genuen. Bertan hainbat gai jorratu ziren; bide-zidorren gaineko egungo legedia, sustatzaileen eskubide eta betebeharrak, bidezidorren mantenua eta bidezidorren eta bide publikoen eragin sozioekonomikoa besteak beste. Solasaldian hainbat ordezkarik eta arduradunek hartu zuten parte, baina horrez gain, gai honetan adituak diren pertsona bi izan genuen; alde batetik, Antonio Turmo, FEDME erakundeko Xendazaletasun zuzendaria, eta bestetik, José María Nasarre FEDMEko Sarbide eta Natura batzordekidea.

Urriaren 21ean PR-BI 85 Anbotoko Bira egin genuen, Arrazolatik Axperaino hain zuzen ere. Eguraldiak lagundu ez bazigun ere autobus bi atera genuen eta ibilaldi ikaragarri polita egiteko aukera izan genuen. Arratsaldean berriz, Xendazaletasun Jardunaldien barruan hitzaldi-sorta bat izan genuen Otxandioko Kultur Etxean. Hizlariak honako hauek izan ziren; Chistian Rodríguez Ibilki mendian kirol inklusiboa bultzatzeko erakundearen kidea, Antonio Turmo eta José María Nasarre. Hirurek xendazaletasun ikuspegi berriari buruz, xendazaletasun-arauei buruz eta kirol inklusiboari buruz hausnartu ziren.

Urriaren 22an goizean Otxandioko galtzadetatik eta pagadietatik ibiltzeko parada izan genuen goizean. Izan ere, PR-BI 51 eta PR-BI 52 bidezidorrak egin ahal izan genituen . Jarduera honetan 150 nagusik eta 360 umek hartu zuten parte. Eta jardunaldiei bukaera ezin hobea emateko 90 bat lagunek hartu zuten parte antolatu genuen herri bazkarian.

Eskerrak eman nahi dizkiegu Desnivel liburu-dendakoei, Berango Decathloni eta Karrantzako Bizkaia Esneari jardunaldi hauetan eman diguten laguntzagatik, izan ere, parte hartzaile guztiek opari bana jaso dute.

Jardunaldietan egindako argazkiak ikusi nahi badituzue emen dituzu estekak:

Xendazaletasun Jardunaldietan egin genituen argazkiak ikusi nahi badituzue sakatu jarraian dituzue esteketan: