Alpify

alpify

Alpify erabiltzaileko geolokalizazioan oinarritzen den erantzun teknologiko osoa da, aire zabaleko jardueretan segurtasuna hobetzeko.

Tresna berri hau Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzako teknikariek ?mendiarekin, boluntariotzarekin eta babes zibilarekin loturiko hainbat talderekin batera? proban jarri dute haren eraginkortasuna. Eskuragarri dago nahi duten herritar guztientzat.

GPS, 3G/Gprs eta GSM teknologian oinarrituta, Alpify aplikazioak erabiltzaileei ahalbidetzen die kokalekua eta une horretara arte egindako ibilbidea erakustea eta balizko erreskate baterako denborak murriztuko ditu. Gainera, arrisku larriko egoeran egonez gero, SOS Deiaki alarma-seinale bat bidali ahalko zaio.

Tresna berriak emandako datuak SOS Deiakeko langileek kudeatuko dituzte kontrol-panel baten bitartez.

Bestalde, sistema honek ere aukera ematen du eremu geografiko zabaletan bilaketa- eta erreskate-lanetan diharduten giza baliabideen hedapena txekeatu eta optimizatzeko; zeren, daraman geolokalizazio-sistemaren bidez, arakatutako aldeak berehala zehaztuko baitira. Internetera sartzerik ez badago, erabiltzaileak bere kokalekua zehaztuko duen SMS bat bidali edo zuzenean 112 telefonora deitu ahalko du.

Autobabesa

Aipatutako abantailez gain, aplikazio berria berez autobabeserako tresna garrantzitsua da aire zabaleko jarduerak ?batez ere, mendizaletasuna? gustukoak dituztenentzat.

Segurtasun Sailaren helburua da sistema berri hau modu orokorrean ezartzea; haren ezaugarriek, desagertuta edo arrisku-egoeran dagoen pertsona bat aurkitze aldera, denbora eta baliabideak aurrezten lagunduko dutelako. Horretarako, erabiltzaile potentzialek Alpify doako aplikazioa beren telefonora jaitsi beharko dute.

Une honetan aplikazioa bateragarria da Android, iPhone eta BlackBerry aplikazioentzat:

Geolokalizazio-sistema berriaren beste abantaila batzuk

Larrialdia gertatzen denean, pertsonak aurkitu, bilatzaile bidez kokatu eta egin duen ibilbidea jakiteaz gain, tresna honek ere ahalbidetzen du SOS Deiaken kontrol-eremuaren barruan dauden pertsona guztiei segurtasunarekin loturiko mezuak bidaltzea (hizkuntza askotan).

Halaber, sistema berriari esker aurreko orduetan eremuan egon diren pertsonen ibilbidea eta kokalekua jakin ahalko dira eta; bestetik, alerta batean inplikatuta dauden pertsonei buruzko datu interesgarriak emango ditu, hala nola izen-abizenak, hizkuntza, larrialdia gertatuz gero harremanetarako eskuordetutako pertsona, haren telefono-zenbakia eta GPS lokalizazioa, latitudea, longitudea, altitudea eta gorabehera gertatu den ordua.

Aplikazio berriak Euskal Autonomia Erkidegoan aldi berean konektatutako 40.000 pertsonari zerbitzua eman diezaieke.

Cómo utilizar Alpify, gazteleraz (pdf, 876 KB)