Segurtasuna

Atal honetan zehar, BMF-ren nahia prebentzioa eta segurtasunarekin erlazionaturik dauden alderdien gainean informatzea eta orientatzea da.

Gure kluben, federatuen eta oro har mendizaleen intereseko informazioak erregulartasunez argitaratuko ditugu.

Aholku orokorrak

  • Planifikatu zure aktibitatea informazio egokiarekin (mapak, liburuak, aipamenak, etab…). Gaur egun oso erabilgarria den aplikazioa Wikiloc dugu, non pentsatuta duzun ibilbide antzekoak edota berdinak jaitsi ditzakezun. Jaitsitako ibilbide horiek aurretik beste pertsona batek eginak dira. Honen bitartez zure mugikorra GPS bezala erabil dezakezu eta galduz gero, ibilbidea jarraitu.
  • Ahalegindu mugituko zaren eremua aurretiaz ezagutzen. Ibilbide hau lehen aldiz burutzen baduzu kontratatu gida bate do joan zaitez pertsona aditu batekin edo ingurua ezagutzen duen norbaitekin. Ez da berdina basoa, eremu belartsua, karstikoa edo mendi elurtuan ibiltzea. Bakoitzak bere baldintza bereziak eta arriskuak dauzka. Neguan arriskua biderkatu egiten bada ere, urrian ere arreta berezia izan behar da, izan ere orriek leizeak estaltzen dituzte, karst-ean gertatzen den bezala.
  • Mendira bakarrik joatea aukera pertsonala da, baina istripu, neke edo orientazio galera kasuetan arazoak biderkatu egiten dira. Gutxienez hiru pertsonaz osatutako taldeak gomendatzen dira. Istripuren bat gertatuz gero, pertsona bat istripua jasan duenarekin geratzen da eta bestea laguntza eskatzera joan daiteke.
  • Ez zaitez berandu hasi eta ordutegia taldeko motelenari egokitu. Mendira goiz joan behar da. Arazoren bat izanez gero eguzki ordu gehiago dituzu hauek konpontzeko.
  • Jakinarazi nora zoazen eta burutuko duzun aktibitatearen xehetasunak ezagun bati: irteera puntua eta irteeraren helburua. Utzi idatzia. Zure ingurukoak orokorrean ez dira mendi izenekin ohituak izaten.
  • Informatu eguraldi iragarpenez. Adibidez Aemet web orrialdean orduz orduko iragarpena duzu. Irten aurretik edo aurreko gauean ikusi iragarpena.
  • Burutuko duzun ekintza burutzeko talde egokia eramateaz eta egoera onean mantentzeaz ziurta zaitez. Ikusi oinetako zola (agarrea), eta eraman beti zure gorputzeko beroa azkar jaitsi dezakeen euriari aurre egiteko zira. Hobe da sobran izatea faltan izatea baino.
  • Ibilbide osorako ur nahikoa eraman eta baita nahikoa janari (txokolatea, fruitu lehorrak edo energizanteak).
  • Falta ezin diren beste elementuetariko bat buruko argia edota hainbat mendizalek eraman ohi duten manta termikoa dira. Iragarpen meteorologikoa edozein dela.
  • Zure gaitasuna ez gehiegi estimatu. Zure maila fisiko eta teknikoarekin bat datorren ekintza burutu. Mendian esperientzia pixkanaka jasotzen da eta giroa bat-batean alda daiteke.
  • Mendi klub baten bitartez federa zaitez eta horrela inguruan mugitu eta zure segurtasuna areagotzeko ezagutzak jasoko dituzu. Bizkaiko Goi Mendi Eskolaren bitartez, behar duzun informazio guztira sarrera izango duzu.
  • Eraman telefono mugikorra eta bateria kargatua eraman ibilbidea hasi aurretik. Ibilbidea luzea izango bada bateria betea eraman eta ordezkoa eraman. Bateria asko kontsumitzen dituzten aplikazioak itxi itzazu mendira irten aurretik.
  • Telefono mugikorrean eraman Alpify (Safe365Alpify) aplikazioa, istripuren bat izanez gero zure kokapen egokia emateko larrialdi zerbitzuei.
  • Zure mugikorreko lokalizazioa, Whatsapp-eko azken konexioa eta mezuen check bikoitza aktibatua izan. Larrialdi bat izanez gero azken konexioa noiz izan den jakingo dute.
  • Mendia elurtua dagoenean ardura guztiak hartu beharko dituzu eta elur jauzi eta elur egoeraren informazio guztia kontuan hartu. Aurretik emandako gomendioei neguan ihartu beharreko beste zenbait neurri gehitu behar zaizkie. Ez ahaztu inoiz istripu asko egoera errazenetan eman dira, jaitsieretan edo estropezu eginda.
  • Azkenik, goza ezazu kirol eta pasio honetaz eta gogoratu segurtasuna, esperientzia, formazioa eta informazioaren batuketa izan ohi dela.

botiquinbrujulaalta-montañahelicoptero

 

Interes-informazioak: