Reseña Nombres del Montañismo

Jesús de la Fuente Asueta + (argazkia)

1941.10.16an jaioa.

Ikastetxearekin burututako irteerekin hasi zen mendizaletasunean, 1959an Bilboko Luises Klubeko partaide egin zen, non Bilboko Klub adierazgarrienetariko bat den Aldatz Gora Klubak,bere  egoitza zuen. 1970an Bilbao Alpino Clubean altan eman zen. Urte horiek oso biziak ziren Bailén Kalean zuten egoitzan. Bertan ehun mendi izatea lortu zituen 1974.urtean. Mendizaletasunerako hastapenerak , Neguko teknika eta Eskaladako Enameko ikastaro ofizialak burutu zituen, El Plumas eta Telleria bezalako zuzendariekin. Besgako orientatze ikaslea. Juan Vila eskalatzailearen kidea izan zen, berarekin lehen mailakoak lortu zituen Europako Mendietan 1970-3. Bere hastapeneko urteetan eskia praktikatu zuen Lunadan. Espeleologian ere aritu zen. Bere bizikletarekin mendira igotzen zen, kirol hau oraindik ezezaguna zenean,kirol honetan aitzindaria izan zen, Europako Mendietako Bihotz Sakrataren gailurrera bizikletaz igotzen lehendabiziko pertsona izan zelarik. Espainiako Federazioak antolaturiko erreskateko lehen hiru kurtsoetan parte hartu zuen 1974,1975 eta 1976. Urteetan.

Euskadiko Gurutze Gorriko Mendi Konpainiaren sortzaileetako bat 1973an.Sorospen eta Medikuntzako Estatuko Jardunaldietan parte hartu zuen 1998 eta 1999. Urteetan. Pirineoetako lan Komunitateko kide 1988,1989 eta 1990.urteetan. Mendiko segurtasuna,Historia, Mendiko orientazioa eta Orienteeringari  buruzko hainbat hitzaldi eta ikastaro eman zituen Euskadi, Kantabria, Asturias eta Madrilen. Kirol hau Euskadi eta Nafarroan sartu zuen 1986. Urtean. COBI klubeko sortzaileetako bat izan zen 1991an, eta ohorezko presidentea da. Ángel Sopeña, Sabin Apraiz, Antonio Ferrer eta Shebe Peñaren material historikoaren oinordekoa da. Iriondo, Bandres, Maiz, Antón García Albisu Euskal Federazioko Presidenteen eta GarciaAlbisu,Pradera,Alonso eta Muguerza Bizkaiko Federazioko Presidenteen laguntzailea batzarretan.

Haitzuloko Gizonari buruzko artikulu argitaratugabeak argitaratu zituen Katazka,Gaceta eta Egin-en. Beste hainbat artikulu idatzitakoa da Pyrenaican eta Euskal prentsan. Euskadiko artxibo historiko bat mantentzen du, zein bertoko historialariek maiz kontsultatzen dute. Bizkaiko Mendizale Federazioko presidentea izan zen 1975-1976.

Pyrenaica aldizkaria federazioari lotuta joatearen bultzatzaileetariko bat, izan ere bere ustez, horrela egin  ezean, euskal mendizaletasunaren informazio baliotsua galduko genuke. Tabira, Gallarraga, Sociedad Deportiva Torrelavega, MIES, CODEMA,Euskal Federazioa eta Bizkaiko Federazioak omendua izan da. Soperñari buruzko liburua argitaratu zuen. Bizkaiko federazioak argitaratutako “GORBEA” liburuaren  Korrdinadorea eta egilea 1940. Urtean, Anton Garcia Albisurekin batera. “Croquis y Dibujos de Sabin Apraiz” liburua ere argitaratu zuen.

  • 1976 Kirol Instalazioak eta Kirol Eskolei buruzko Kurtsoak.
  • 1977 Bizkaiko lurralde delegazioko Kirol eta Heziketa Fisikoko kirol agintarien ikastraroa.
  • 1986 EMF-ko 1.graduko Orientazio Monitorea.
  • 1987 I. Espainiar eta Frantziar Randonnées Pyrénéennes topaketa.
  • 1991Orientazio Kiroletako Monitorea Heziketa Fisikoan Lizentziatutako Maisuen Elkargo Ofizialean.
  • 1991 Parke Naturalen Europako Mintegia.
  • 1995 A.E.C.Oren Kartografia Mintegia.
  • 1995 1.postua Espainiako II. Orientazio Txapelketan (beteranoen mailan).
  • 1997 I.Base Teknikoen ikastaroa Espainiako Base Teknikarien Elkargoan.
  • 2002 Orientazioko II. Mailako teknikaoa, Espainiako Orientazio Teknikoko Elkargoan.
  • 2005Federazioko ordezkaria, Asfedebiko Kirol Federatuko Kongresuan.

Juan Ramón González Sojo (Ramontxa) + (argazkia)

1919an jaio eta 2001.12.5ean hil zen.

Bilbao Alpino Clubean hasi zen eta beranduago Padura klubeko sortzaileetariko bat izan zen, 1951 eta 1972 urteen bitartean presidentea izan zelarik.Ehun mendiak bete zituen 1956an, EMFko brontzezko domina 1961an, 1936. Urtean El Fraile gaina eta 1954.ean Naranjo gainak eskalatu zituen.

Abesti mendizaleak eta harmonika jotzen zekien mendizaleetako bat dugu.

Euskal Herriko Mendizale Federazioko aterpeen komisioko kidea izan zen.1989an Padurak urrezko intsigniarekin omendu zuen. Padurako zuzendaritzan 1996. urtera arte egon zen.

1962 eta 1966. urteetan Pyrenaican idatzi zuen.

Adiskide eredugarria zen eta dena eman zuen bere klub eta mendizaletasunaren alde.

Enrique Uriarte Humaran + (argazkia)

1888.11.25ean jaio eta 1973.6.2an hil zen.

Perineoan egoitza zuen eta Euskal Federazioko kide berezia zen Club Mataireko kidea izan zen, bideetako ingeniaria, Hidroeléctrica Ibéricaren zuzendaria, Athletic Clubeko 155 zenbakidun bazkidea eta 1926ko lehiaketetako zilarrezko domina. 1926an Mont Blanc mendira igo zuen Bandres eta Salcedorekin, mendi hau igotzen zuen lehen euskalduna izan zelarik. Pirineoan eta Teiden espezializatua. Argazkilaria.