Monitores EAM de la BMF-FVM

Rafael Peñafiel Ona

Rafael Peñafiel Ona

Bizkaiko Goi Mendi Eskolako Monitorea 2016/05/13-3ko data duen BMFko sartze deialdiaren arabera.

Mendi Ertainetako eta sakan jaitsierako Kirol Teknikaria. Mendi ekintzen enpresa bat du, bereziki sakan jaitsierak egiten dituelarik bertan. Diziplina honi esker mundu osotik zehar aritu izan da, munduko txoko ikaragarrienak ezagutu dituelarik. Horrez gain, eskalada, eskia eta mendi igoerak egiten ditu. Eskalada, orientazio tekniko modernoak, GPS, Kañoi eta ertz eskalada ikastaroak ematen ere esperientzia handia du.

Ander Gómez Blanco

Ander Gómez Blanco

Euskadiko Goi Mendi Eskolako Monitorea 2017/02/17ko data duen Eskola Arautegiaren arabera.

Egun Bizkaiko Goi Mendi Eskolako Zuzendaria da. 8 urtez Bizkaiko Eskola Kirola programaren eta Bizkaiko Eskolaren zuzendaritzan aritu izan da Jon Baldarekin batera. Geologian lizentziatua da eta argazkilaria. 10 urte baino gehiagoko esperientzia du alpinismo, orientazio teknologiak, eskalada… etab ikastaroak ematen.

Mundu osotik zehar ibili izan da igoerak eta.

Mikel Rey Pérez

Mikel Rey Pérez

Euskadiko Goi Mendi Eskolako Monitorea 2017/02/17ko data duen Eskola Arautegiaren arabera.

Orain dela 12 urte baino gehiagotik ari da eskalatzen eta Bizkaian erreferente izan da, gaztetatik hainbat igoera eta lotura iraultzaile egin dituelarik. Europako Mendietan, Riglosen, Pirinioetan, Dolomitetan, Alpeetan eta Marokon ibili izan da besteak beste. Orain dela 10 urte baino gehiagotik, arroka eskaladako modalitate guztien eta horma erreskateko ikastaroak ematen dihardu Eskolan.

Mikel Barcenilla Álvarez

Mikel Barcenilla Álvarez

Bizkaiko Goi Mendi Eskolako Monitorea 2016/05/13-3ko data duen BMFko sartze deialdiaren arabera.

Mendi Ertainetako Kirol Teknikaria da. Erdi Mendian gidari laguntzailea da eta UIMLAko kidea. Bizkaiko Mendizale Federazioko Zuzendaritza Batzordeko kidea izan da 2010 eta 2014 bitartean.

Esperientzia amaiezina du Pirinioetan, Alpeetan, Europako Mendietan eta beste hainbat mendietan egindako igoeretan. Mendiko segurtasunean aditua da, mendiko prebentzio eta entrenamenduko irakaslea delarik. Maisua, alpinista, eskiatzailea… etab da.

Jon Ander Beristain Sáez

Jon Ander Beristain Sáez

Bizkaiko Goi Mendi Eskolako Monitorea 2016/05/13-3ko data duen BMFko sartze deialdiaren arabera.

Arroka Eskaladan Kirol Zuzendaria da. Eskaladako entrenatzailea eta gidaria. Bizkaiko Eskolan egiten dituen maisu lanak Bilboko Climbat Eskalada aretoko Zuzendaritza eta monitoretza lanarekin uztartu ditu 3 urtez.

Bideo editatzailea, blogaria, eskiatzailea..Izotz Eskaladako egonaldi monografikoetan izan da Alpeetan, Pirinioetan eta Italian. Bide zabaltzailea eta eskalatzaile nekaezina Europar Mendietan. 20 rute baino gehiagoko esperientzia du mendi zailenak igotzen. Mendia ardatz izan du beti eta motibazio adibide argia da.

Eleder Calderón Gonzalez

Eleder Calderón Gonzalez

Euskadiko Goi Mendi Eskolako Monitorea 2017/02/17ko data duen Eskola Arautegiaren arabera.

Arroka Eskaladan Kirol Teknikaria eta eskaladako entrenatzaile pertsonala. 10 urte baino gehiagoko esperientzia du alpinismoko eta arroka eskaladako ikastaroak zuzentzen (bere modalitate guztietan).

Eskola etengabeko lana, Bilboko Gimnasioetan burutzen dituen entrenatzaile, nutrizio aditu eta aholkularitza lanekin uztartzen ditu. Horrez gain, alpinista eta eskalatzaile bikaina izateko denbora ateratzen du, guztiontzako erreferentzia delarik.

Munduko hormarik zailenetarikoak igo ditu besteak beste ondorengo tokietan: Europako Mendiak, Alpeak, Dolomitak, Ak Su mendigunea, Pirineoak, Riglos, etab. Aurretik hainbat proiektu ditu.

Asier Mentxaka Zalbidea

Asier Mentxaka Zalbidea

Bizkaiko Goi Mendi Eskolako Monitorea 2016/05/13ko data duen BMFko sartze deialdiaren arabera.

Mendi Ertainetako Kirol teknikaria da. Gaur egun Bizkaiko Mendizale Federazioaren Angel Sopeña Mendi Aterpean egiten du lan. Argazkilaria, Uk aldizkariko idazlea da eta natur zale amorratua.

Eskalatzailea, Alpinista, Snowboarder-a eta pertsona hobea. Mendiko Eskola Kiroleko Programan ere parte hartu du eta gaur egun alpinismo, eskalada, orientazio, GPS tekniken eta beste ikastaro batzuk kudeatzen ditu.

Unai Barroeta Atxa

Unai Barroeta Atxa

Bizkaiko Goi Mendi Eskolako Monitorea 2016/05/13-3ko data duen BMFko sartze deialdiaren arabera.

Bere grina mendia da. Naturan gozatzea, irakastea eta esperientziak partekatzea dira bere gustukoak. Gaztea izatetik eskalatzailea eta alpinista da, eta Argentinako, Peruko eta Bolibiako Ander, Alpe, Pirinio eta Europako mendietan eta Atlas mendikatean eskalatu ditu mendiak.

Gaur egun Mendiko Eskola Kiroleko programan hartzen du parte.

Alexander Arrizabalaga Fontecha

Alexander Arrizabalaga Fontecha

Euskadiko Goi Mendi Eskolako Monitorea 2017/02/17ko data duen Eskola Arautegiaren arabera.

Arroka eskalada eta Mendi Ertainetako Kirol Teknikaria da. UIMLA kidea ere bada. Bizkaiko eta Euskal Herriko Goi Mendi Eskolako zuzendaria izan da eta Euskal Mendizale Federazioko Alpinismo Teknifikazio Taldeko zuzendaria.

Eskalatzailea, alpinista, bideen hornitzailea, entrenatzaile pertsonala, eskalada gidaria, motor zaletua… ere bada. Esperientzia du Pirinioetan, Alpeetan, Yosemiten, Mendi Harritsuetan, Andeetan, Riglosen…etab. Ez dugu tokirik ezagutzen dituen mendigune guztiak adierazteko. Profesional bikaina da eta egunero Mungian zuzentzen duen rokodromoaren eguneroko lana Eskolako irakasle lanarekin uztartzen du orain dela 11 urte baino lehenagotik. Formazio sakona du erreskate tekniketan eta mendiko lehen sorospenetan.

Oxel Arrieta Balanzategi

Oxel Arrieta Balanzategi

Bizkaiko Goi Mendi Eskolako Monitorea 2016/05/13-3ko data duen BMFko sartze deialdiaren arabera.

Mendi Ertainetako, Sakanetako eta Eski Alpinoko Kirol Zuzendaria dugu.

Multiabentura ekintzak eta maila guztiak dinamizatzen dituen menditxik enpresa kudeatzen du.

Mendiko modalitate guztiak praktikatzen ditu, baina azken urteak mendiko eskiari eskaini dizkio bereziki. Sakan jaitsiera, vivac, GPS erabilpen teknikak, orientazioa eta eskiko ikastaroak ematen esperientzia handia du. Euskal Herriko eta Pirinioetako mendi guztiak ezagutzen ditu.

Andoni Gutiérrez Ibáñez

Andoni Gutiérrez Ibáñez

Bizkaiko Goi Mendi Eskolako Monitorea 2016/05/13-3ko data duen BMFko sartze deialdiaren arabera.

Mendi Ertainetako Kirol teknikaria da, baina ezagutzen diren mendikate altuenetan ere ibili izan da.

Multiabentura enpresetan lan egin izan du eta esperientzia handia du mendiko arlo ezberdinetan, besteak beste orientazioan, arroka eskaladan edo vivac teknikan. Pirineo eta Kantauriko mendietan aditua da.

Koldobika Vadillo Astika

Koldobika Vadillo Astika

Euskadiko Goi Mendi Eskolako Monitorea 2017/02/17ko data duen Eskola Arautegiaren arabera.

Eski modalitateko Kirol Teknikaria eta SHEE-n lizentziatua. Mendi bideetako Tekniko titulua dauka eta Bizkaiko Mendizale Federazioko Xendazaletasun Batzordeko koordinatzailea da.

Estatuko hainbat estaziotan eskiko diziplina ezberdinetan ikastaroetako irakasle bezala aritu da lanean, besteak beste: Baqueira Beret, Alto Campoo, Valdezcaray, Formigal, etab. Horrez gain, Bizkaiko multiabentura enpresa garrantzitsuen koordinatzaile bezala esperientzia handia dauka.

Eskiekin Freerider-a da eta baita surfeko tailarekin.

Estibaliz Kerexeta Fernández

Estibaliz Kerexeta Fernández

Euskadiko Goi Mendi Eskolako Monitorea 2017/02/17ko data duen Eskola Arautegiaren arabera.

Euskadiko Goi Mendi Eskolako zuzendaria izan da eta ondoren Euskal Mendizale Federazioko Zuzendaritza Batzordeko kidea, era askotako ekintza teknikoak koordinatzen aritu delarik. Euskal Mendizale Federazioko Alpinisten Teknifikazio Taldearekin elkarlanean aritu izan da. Geologian lizentziatua da eta irakaslea.

Betidanik eskalatu du, besteak beste Andeak, Himalaia, Alpeak, Europako Mendiak, Grezia, Maroko eta Estatu Batuetan. Lehen eguneko motibazio berdinarekin jarraitzen du barrea inoiz galtzen ez duen mundu ibiltari honek.

Oier Núñez Ruiz

Oier Núñez Ruiz

Bizkaiko Goi Mendi Eskolako Monitorea 2016/05/13-3ko data duen BMFko sartze deialdiaren arabera.

Multiabentura eta Kayak ekintzen kudeaketan esperientzia handia du, Ubide Abentura enpresan aritu izan baita. Gaur egun Bizkaiko Eskola Kirola Programaren Zuzendaria da, bertan 17 urte arteko gazteentzako orotariko formazio ekintzak kudeatzen direlarik.

Eskiatzailea da eta Euskal Herriko mendi guztiak ezagutzen ditu. Mendia bere biziko parte garrantzitsuenetarikoa da.

Arkaitz Izagirre Ateaga

Arkaitz Izagirre Ateaga

Euskadiko Goi Mendi Eskolako Monitorea 2017/02/17ko data duen Eskola Arautegiaren arabera.

Diziplina ezberdinetako kurtso ezberdinetan 10 urte baino gehiagoko esperientzia du, besteak beste: Arroka eskalada, Ertz eskalada, modalitate guztietako alpinismoa, eskalada izotzean…

Arroka eskalada maiztasun handiz burutzen du bere modalitate guztietan. Mendiak elurrez estaltzen direnean alpinismoa, eskia eta izotz eskalada burutzen ditu asko maite dituen Pirinioetan zehar.

David Gancedo García

David Gancedo García

Euskadiko Goi Mendi Eskolako Monitorea 2017/02/17ko data duen Eskola Arautegiaren arabera.

10 urte baino gehiagoko esperientzia du Eskolan ikastaroan ematen. Eskalatzen 25 urte baino gehiagoko esperientzia du eta era guztietako ekintzak burutu ditu mundu osoko mendietan zehar: Pirinioetatik hasi eta Alpeetaraino; Marokotik eta Groenlandiara, Yosemite, Utah, Kriguistán..etab. Ezinezkoa da bere esperientzia laburbiltzea izan ere ez dago ezagutzen ez duen pareta edo mendirik. Bideak irekitzen ditu, hornitu, berhornitu… Bizi oso bat mendiari eskainia.

Ion Balda Marín

Ion Balda Marín

Euskadiko Goi Mendi Eskolako Monitorea 2017/02/17ko data duen Eskola Arautegiaren arabera.

Arroka eskalada eta Alpinismoa Kirol Teknikaria da. UIMLA kidea.SHEE-n lizentziatua, Bizkaiko eta Arabako Goi Mendi Eskoletan diziplina guztietako irakaslea da. Bizkaiko Eskola Kiroleko Zuzendaritzan aritu izan da 6 urtez Ander Gomezekin batera. Bizkaiko Goi Mendi Eskolako zuzendaria ere izan da. Espainiako Mendizale Federazioko Alpinista Gazteen talde nazionaleko kide hautatua izan zen.

Mundu osoko mendiak eskatu ditu (India, Peru, Italia, Maroko, Frantzia, Eskozia…) eta 20 urte horietako esperientzia gutxi balitz, gaur egun ere lehendabiziko eguneko motibazio berdinarekin jarraitzen du lanean. Eskiatzailea, freerider-a eta mendi lasterkaria da. Kirolari nekaezina da.