Monitores de Deporte Escolar de la BMF-FVM

Kattalin Ibarzabal

Kattalin Ibarzabal

Mendi ertaineko TD2 tituluduna eta Geologian lizentziatua.

Geologiako ikasketek Euskal Herriko mendien sorkuntza ondo ulertzeko aukera eman diote. Mendizale, umezale eta euskaltzalea. Mendiarekiko eta euskararekiko duen maitasuna umeei modu naturalean transmititzeko gaitasuna dauka. Edonolako kirolak gustuko ditu, baina batez ere mendiarekin lotura dituztenak. Bizkaiko Mendi Federazioan gidatzeaz aparte Euskal Herriko enpresa batean gidari lanak egiten ditu, horrek Bizkaiko zein Euskal Herriko mendiak ondo ezagutzeko aukera eman dio.

Iker Babio

Iker Babio

Mendi ertaineko TD2an titulatua da.

Txikitatik gurasoekin mendi txangoak eginda naturarekiko maitasuna handitzen joan zitzaion. 16 urterekin bere gurasoen bultzakadarekin mendiko gidaria izateko ikasketekin hasi zen eta gaur egun bere ametsa egi bihurtu da. Urtean zehar ume asko mugitzen dituen abentura enpresa batean lan egiten du, horrek umeak ulertzeko, maitatzeko eta eurei mendian dauden baloreak modu eraginkor batean transmititzeko aukera eman dio.

Unai García

Unai García

Mendi ertaineko TD2an titulatua da.

Bere pasioa ofizio bilakatu du eta gidatzen eta formakuntzan lan egiten 5 urte baino gehiago daramatza. Bere espezialitatea alpinismoa da: eskalada klasikoa eta goi mendia. Gaztetatik Pirinioetan eta Kantabriar mendilerroan zehar eskalatzen eta eskiatzen ibili da. Alpeak eta marokoar Atlasa ere ondo ezagutzen ditu.

Umeekin jokoak dinamizatzeko gaitasuna eta esperientzia handia duen pertsona da.

Unai Barroeta

Unai Barroeta

Mendi ertaineko TD2an eta Arroiletako TD2an titulatua da.

Mendia bere pasioa da. Naturaz gozatzea gustatzen zaio, baita irakastea eta bizipenak besteekin partekatzea ere.

Gaztetatik eskalatzailea eta alpinista. Munduko mendilerro ezberdinak bisitatu ditu, hala nola: Argentinako, Peruko eta Bolibiako Andeak, Atlasak, Alpeak, Pirinioak eta Europako Haitzak.

Iñigo Celis

Iñigo Celis

Mendi ertaineko TD2an titulatua da.

Bere guraso eta anaiarekin lehenengo pausoak eman zituen mendian, beranduago eskolako lagunekin eta “Iñurri” elkarteko monitoreekin mendiko motxila egiten eta abenturen bidezidorretan ibiltzen ikasi zuen. Gazte gaztetatik mendiko jardueretan murgildurik eta ezin ihes egin Atxarten eskaladan eta alpinismoan lehen urratsak eman zituen. Ezin egonak lagunekin Pirinioak, Europako Haitzak eta Alpeak ezagutzera bultzatu zuen. Beranduago mendizaletasunak Bolibiako “Cordillera Real” eta Peruko “Cordillera Zuria” ezagutzera bultzatu zuen.

Bere istorioekin eta daukan sormenarekin mendiak emandako baloreak adin txikikoei transmititzeko erraztasun handia dauka.

Aitzol Doyharzabal

Aitzol Doyharzabal

Goi Mendiko TD2an eta arroiletako TD2an titulatua da.

Alpinismo, eskalada eta eskiko zale amorratua. Txiki txikitatik bere guraso zein osabak transmitituta natura hurbiletik bizi eta maitatu izan du. Horrek era berean ume zein helduei transmititzeko gogoa eta ilusioa piztu zion, horregatik duela urte batzuk lantegia utzi eta bere kabuz gidatzen hasteko erabakia hartu zuen. Haurtzarotik Euskal Herriko zein Auñamendiko mendietan ibili izan da, 17 urte zituenean Alpeetako Mont Blanc gailurra igo zuen eta 19rekin Andeak ezagutu zituen. Geroztik urtaro ezberdinetan Alpeetako makina bat mendi igo ditu eta Mont Blanc, Monter Rosa edota Cervino bezalako mendiak bere herria bezain ondo ezagutzen ditu.

Ioritz Aramendi

Ioritz Aramendi

Mendi ertaineko TD2ko eta Arroiletako TD2ko tituluduna.

Umetatik mendian ibilitakoa da. Naturarekiko maitasunak bultzatuta nagusitan mendiko modalitate ezberdinak frogatzera eramaten du, hala nola: mendi eskia, eskalada, mendiko bizikleta edota arroila jaitsiera. Euskal Herriko mendiak goitik behera ibilita, baita Pirinioen zati handi bat ere mundua ezagutzeko gogoak Himalayan trekking bat egitera eramaten du. Umeekin egotea asko gustatzen zaio, izan ere 7 urte daramatza urtean zehar ume asko mugitzen dituen abentura enpresa batean lanean, horrek umeak ulertzeko eta errespetatzeko beharrezko esperientzia eman dio.

Josu Linaza

Josu Linaza

Goi Mendiko TD2an, Arroiletako TD2an, eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolarien Zientzietako Graduan titulatua da.

Eskalatzaile motibatua, Euskal Herriko eta Pirinioetako zenbait hormetan eskalada bideak zabaldu dituena, bai eskalada librekoak eta baita artifizialekoak ere. Alpinismoaren parte diren modalitate ezberdin guztiak praktikatzen ditu. Urtean zehar dituen egun libreak aprobetxatzen ditu mendian eskiatzeko, harrian zein izotzean eskalatzeko. Euskal Mendizale Federazioko “Alpinista Gazteen Teknifikazio Taldeko” kidea izandakoa da eta gaur egun Goi Mendiko TD3 mailan sartzeko prestatzen ari da.

Oier Núñez

Oier Núñez

Mendi ertaineko TD2an, Arroiletako TD2an eta Alpetar eskian TD1an titulatua da. Kirol eta Jarduera Fisikoetako teknikaria eta Haur Hezkuntzan graduatua ere.

Ubide Abentura enpresari esker multiabentura jarduerak kudeatzen eskarmentu handia dauka. Gaur egun Bizkaiko Mendi Eskola Kirola programako arduraduna da, bertan 8-17 urte bitarteko umeentzako mendiarekin loturak dituen jarduera ezberdinak kudeatzen ditu.

Eskiatzaile, barrankista, mendizale eta Euskal Herriko, Guara mendikateko eta Pirinioetako mendiak eta arroilak ondo ezagutzen dituen pertsona da. Bere bizitza mendiari lotuta dago.

Mikel Pardo

Mikel Pardo

Mendi ertaineko TD2 tituluduna da eta nazio arteko UIMLA elkarteko partaidea.

Gaur egun Bergidak mendi enpresan ari da, honen sortzailea izanik. Bertan igoeretan eta ibilbideetan gidatzen jarduten da, baita ikastetxeei zein partikularrei ikastaroak ematen ere.

Mendizale sutsua, udako zein neguko jardueretan alpinista nekaezina Euskal Herriko nahiz kanpoko mendikateetan, Pirinioetatik Alpeetaraino.

Umeekin harremanatzerako orduan hurbiltasuna erakusten du eta irakasteko orduan pazientzia handia duen pertsona da.

Oihana Quesada

Oihana Quesada

Mendi Ertaineko Kirol Teknikaria eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolarien Zientzietako lizentziatua.

Islandia, Groenlandia, Maroko, Pirinioak eta Euskal Herriko mendietan gidari moduan ibili da. Multiabentura ekintza ezberdinetako enpresetan lanean ibilitakoa. Gaur egun, mendiko lana Gorputz Hezkuntzako Irakasle lanarekin tartekatzen du.

Errekurtsodun pertsona alaia eta mendiaren maitale handia bere modalitate ezberdinetan (Eskalada, Mendiko eskia, Btt-a, Treking-a, Mendi korrikalaria…) beti munduko txoko ezberdinetan esperientzia eta abentura berrien bila.