Ion Balda Marín

Euskadiko Goi Mendi Eskolako Monitorea 2017/02/17ko data duen Eskola Arautegiaren arabera.

Arroka eskalada eta Alpinismoa Kirol Teknikaria da. UIMLA kidea.SHEE-n lizentziatua, Bizkaiko eta Arabako Goi Mendi Eskoletan diziplina guztietako irakaslea da. Bizkaiko Eskola Kiroleko Zuzendaritzan aritu izan da 6 urtez Ander Gomezekin batera. Bizkaiko Goi Mendi Eskolako zuzendaria ere izan da. Espainiako Mendizale Federazioko Alpinista Gazteen talde nazionaleko kide hautatua izan zen.

Mundu osoko mendiak eskatu ditu (India, Peru, Italia, Maroko, Frantzia, Eskozia…) eta 20 urte horietako esperientzia gutxi balitz, gaur egun ere lehendabiziko eguneko motibazio berdinarekin jarraitzen du lanean. Eskiatzailea, freerider-a eta mendi lasterkaria da. Kirolari nekaezina da.