Estibaliz Kerexeta Fernández

Euskadiko Goi Mendi Eskolako Monitorea 2017/02/17ko data duen Eskola Arautegiaren arabera.

Euskadiko Goi Mendi Eskolako zuzendaria izan da eta ondoren Euskal Mendizale Federazioko Zuzendaritza Batzordeko kidea, era askotako ekintza teknikoak koordinatzen aritu delarik. Euskal Mendizale Federazioko Alpinisten Teknifikazio Taldearekin elkarlanean aritu izan da. Geologian lizentziatua da eta irakaslea.

Betidanik eskalatu du, besteak beste Andeak, Himalaia, Alpeak, Europako Mendiak, Grezia, Maroko eta Estatu Batuetan. Lehen eguneko motibazio berdinarekin jarraitzen du barrea inoiz galtzen ez duen mundu ibiltari honek.