Arkaitz Izagirre Ateaga

Euskadiko Goi Mendi Eskolako Monitorea 2017/02/17ko data duen Eskola Arautegiaren arabera.

Diziplina ezberdinetako kurtso ezberdinetan 10 urte baino gehiagoko esperientzia du, besteak beste: Arroka eskalada, Ertz eskalada, modalitate guztietako alpinismoa, eskalada izotzean…

Arroka eskalada maiztasun handiz burutzen du bere modalitate guztietan. Mendiak elurrez estaltzen direnean alpinismoa, eskia eta izotz eskalada burutzen ditu asko maite dituen Pirinioetan zehar.