Alexander Arrizabalaga Fontecha

Euskadiko Goi Mendi Eskolako Monitorea 2017/02/17ko data duen Eskola Arautegiaren arabera.

Arroka eskalada eta Mendi Ertainetako Kirol Teknikaria da. UIMLA kidea ere bada. Bizkaiko eta Euskal Herriko Goi Mendi Eskolako zuzendaria izan da eta Euskal Mendizale Federazioko Alpinismo Teknifikazio Taldeko zuzendaria.

Eskalatzailea, alpinista, bideen hornitzailea, entrenatzaile pertsonala, eskalada gidaria, motor zaletua… ere bada. Esperientzia du Pirinioetan, Alpeetan, Yosemiten, Mendi Harritsuetan, Andeetan, Riglosen…etab. Ez dugu tokirik ezagutzen dituen mendigune guztiak adierazteko. Profesional bikaina da eta egunero Mungian zuzentzen duen rokodromoaren eguneroko lana Eskolako irakasle lanarekin uztartzen du orain dela 11 urte baino lehenagotik. Formazio sakona du erreskate tekniketan eta mendiko lehen sorospenetan.