Ibilbideak – Old

ATENCION: provisionalmente publicamos aquí toda la documentación relativa a Senderos.

http://www.senderismobizkaia.com

Senderismo Bizkaia

Aukera honen bidez eta federaziaren aldetik ireki nahi dugu komunikazio eta hedapen gune berri bat xendazaletasunerako geure inguruan.

Ekintza horretan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, eta nahi genuke zuek iradokizunak guri bidaltzea, Bizkaiko bidezidor seinaleztaturen batean bizitako edozein gertakari kontatzea. Guk konpromisoa hartzen dugu zuen ekarpen guztiak jasotzeko eta arduradunei helarazteko, onak zein txarrak, erreklamazio edo oharrak ibilaldiren batean sortutako arazoei buruz.

Lanean ari gara xendazaletasunak lehenbailehen eduki dezan bere gunea federazioaren Web orrian, eta hauxe da lehen urratsa, garrantzitsuena beharbada; hori dela eta, guztioi eskatu nahi dizuegu laguntza, zuen ekarpenei esker bidezidorren egoera hobetzeko gure Bizkaian.

Mezu bat bidaltzen diguzuenean, ez ahaztu garbi esatea zein bideri buruz hitz egiten duzuen: udalerria, toki zehatza, GPSko koordenatuak (matrikula baldin badakizue, hobeki)…

Bidal iezazkiguzue, mesedez, zuek dituzuen datuak, eta argazkiren bat badute lagun, askoz hobeto.

Mila esker zuen laguntzagatik, guztion parte-hartzea baita gure bidezidorren egoera hobetzeko erarik onena.

Berria: La FEDME pone los senderos homol​ogados en la red