Gorbeako aterpea

Refugio del GorbeaArraba y Gorosteta nevadosRefugio Arraba

Interes datuak

  • Kokapena:Arrabako Landa (Gorbeia mendigunea).
  • Altitudea: 1.066 m.
  • Plaza-kopurua: 24.
  • Titulartasuna eta kudeaketa: Bizkaiko Mendi Federazioa.
  • Indarreko tarifak.

Irekitzeko ordutegia / egutegia

  • Maiatzaren 1etik azaroaren 1a arte:

    • Egunero.
  • Azaroaren 1etik maiatzaren 1a arte:

    • Ostiraleko 17:00etatik Igandeko 17:00ak arte.

Jatorduen ordutegia:

  • Gosariak: 7:30 – 9:00.
  • Bazkariak: 13:30 – 15:00.
  • Afariak: 20:00 – 22:00.

Bizaiko Mendizale Federazioak, aterpearekin zerikusia duten mendizale guztien oharrak, ekimen, iradokizun, kexa edo erreklamazioak uzteko modua eskura jartzen du.

Gorbeiako Ángel de Sopeña aterpearen araudia

Interior del refugio Interior del refugio Interior del refugio

ARRABAKO ATERPEA

1960ko maiatzaren 29an Federazioak Arraban duen aterpe berria zabaldu zen, 3000bat mendizalek parte hartu zutela. Aterpeak Angel Sopeña du izena, berak Gorbea inguruko aterpe guztietan burututako lan paregabea omendu asmoz. Espainiako Federazioak Egiriñaoko aterpea alde batera utzi izanagatik bazuen euskal mendizaleekin hartutako zorra. Aterpe zahar honek bere urrezko garaia ere izan zuen funtsezko betebeharrak burutu zituelarik oztopo nabarmenak gaindituz: eraikin beraren egitura, hornidura, tamaina eta kokalekua besteak beste.

Aterpe berriko arkitektoa, Espainiako Federazioaren presidentea, Julian Delgado Ubeda izan zen eta federazio hau eraikuntza eta horniduraz arduratu zen.

Erliebearen muino batek ipar haizeaz babesten du eta aterpe ilunen eredua baztertuz, argi asko dela medio, barru alaia lortu da. Inaugurazio eguneko bezperatik ekitaldi ugari burutu ziren, adibidez, Eskualdeko Mendi Kanpamendua Club Alpino-Turista de Baracaldok antolatuta eta Alberto Besgak zuzentzen zuen “Federazioko Mendi Sorospen Taldea”ren erakusketa. Aterpe barruan mendizaleen patroi den San Bernardo de Mentonen imajina kokatu zen. Aterpeak gordetako 32 plaza eta kantina eskaintzen maiatzaren 1etik urriaren 31 arte. Gainontzeko egunetan giltzak Club Deportivo de Bilbaon, Zeanuriko Manterolarenean edo Gasteizen Federazioko Subdelegazioan eskuratu zitezkeen.

Basilio Etxebarria artzaina zaintzaz arduratuko da bazkariak eta edariak eskainiko duela eta egurrez hornituko du aterpea. Aterpeko ordezkari Sopeña bera izango da 1966 arte, sortu berri den Aterpeen Komisioak jarraitzen duelarik Gurutzearen 75. urteurrena dela eta, oroigarri bat utzi asmoz, zuhaitzak landatu ziren aterpeko inguruan eta Elorria iturriko uraren errekuperazio proiektua eta apainketa sortu.

Arraba da eta izan da mendizaleen pasa-leku esanguratsua beraz, 1980. urtean Arrabakoatetik Aldapera eta aterperako bidean zuhaitzak landatzen dira 2 aldeetan bidea erakutsiz, askotan, egun lainotsuetan ibilbidea arazoduna bihurtu zelako.

1983ko abuztuan Euskal Herrian izandako euri-jasak eraginda laku handi bat eratu zen aterpe aurrean, artzainak ere harrituta utziz.

1992.eko maiatzean aterpearen erabateko berrikuntza bukatzen da.

(Informazio iturria: Jesus de la Fuente)