Historia

Euskal mendizaletasunaren atzera begirako historikoa, Bilbo lekuko gisa izanik.

22 Junio 1919 - BideanMendizaletasuna, kirol bezala, Bilbon ezarri zen 1912an Bilboko Kirol-Klubaren aldetik. Jarraian, lehen euskal mendi- kluba sortu zuten: BKK-eko Mendi Saila, hain zuzen ere. Hamaika urte geroago, 1924an, bilbotar hauek, hots, mendizaletasunaren aitzindariek, Elgeta-n, Euskal-Nafar-Alpinismo Federazioa fundatzen lagundu zuten (hasieran Euskal Alpinismo-Federazioa deitua eta 1940tik aurrera Euskal-Nafar-Alpinismo Federazioaz izenpetua) orduan gure herrian, 50-tik gorako klub existenteak izanik.

Euskal mendizaletasunaren jatorriaren gainean daukagun datuen gehiengoa Antxon Iturriza-k eginiko ikerkuntza garrantzitsuari buruzkoak dira. Kazetari eta mendizale donostiar honek, hiru liburuki handi argitaratu zituen, Euskal-Mendi Federazioak 2005ean editatuta.

Abenturaren aitzindariak –mendizaletasuna kirol bezala esistitu baino lehen—zientifikoak ziren, Borboiek eta beste errege batzuek ere, Larrun mendiraino beraien zaldi-igoerekin ospea eman zioten iristear zegoen kirolari. Nabarmena da ere Ganekogortos-en esistentzia XIX. mendearen amaieran, mendiak igotzea eta ondo jatea gustatzen zitzaien lagun taldea, hain zuzen ere, aitzindariak zirenak haitzuloetan sartzen. Unamuno-ren ibilerak Aralar-etik edo Eibar-eko hiribildu armerotik, goizeko 2etan irtenez, Anboto-ko gailurra egiten duten gazteak, gure kirol ederraren historian mugarriak baino ez dira.

Lehen mendizale-iturria Tarín-ena izan zen, Pagasarri-n, geroago aterpea izan zen lehen estalgunea. Bertan, Euskal Herri osoko lehen jarduera ekologista publikoa ere ezarri zen, 50 zuhaitz landatuz. Bada, Bilboren eta mendizaletasunaren ezarpenaren arteko erlazioa erabatekoa da eta honengatik atsegina da kontatzen, mundu guztiak ez baitaki.

1924 eta 1925 artean Elgeta-n sortutako Federazioak garrantzia hartzen du, gertaera honen ondorioak eta ermitaren zein Urbia-ko aterpearen inaugurazioak, Oñati-tik Urbia-ra doan lehen mendi-telefono lerroaren instalazioarekin batera, (12 km guztira, eta mendi-erreskateetan erabilia izan zena), mendizaletasuna Euskal Herriko kirolik nabarmenena bihurtzen du, futbola eta euskal pilotarekin batera.

Euskal mendizaletasunaren, natura zaintzen duen eta prestakuntza fisikoa garatzen duen masa kirolaren bultzatzaileen artean lau izen garrantzitsuenak ondorengo hauek dira; Antxon Bandres, Andrés Espinosa, Antonio Ferrer eta Ángel Sopeña. “Lau bikainak”.

Nor izan zen gailur bat koroatu zuen lehen euskalduna? Neolitikoko artzain bat, gaztaina-biltzailea, olagizona, ikazkina, teilagin bat, ehiztari edo egurgile bat. Mendizaletasuna elite-klase sozialetatik jaiotzen da eta XX. mendeko bigarren hamarkadara arte ez da herrikoia egiten.

22 Junio 1919 - GurutzeAntxon Iturriza-k, bere euskal mendizaletasunaren gaineko trilogian, El Cantero-n (Etxauri-ko harana, Iruña-tik 17 km-tara, Sarbil-eko mendilerroan) 1728an, lehen euskal eskalada bertikalari buruzko istorio eder eta misteriotsua kontatzen du. Herrian, haizeak putz egiten zuenean printza batzuk, etengabeko txilin-hotsa bezalakoak, entzuten zirela kontatzen dute. 1902an, hiru gaztek pareta igo zuten eta burdinezko gurutze bat aurkitu zuten, igoera hau baino 174 urte aurretik landutako datarekin. Gurutzea jaitsi zuten eta urte hori lekuko hartuz, berriro ere datatu zuten errementeria batean, igoeran hainbat zorigaitz pasatu ondoren. Lehen euskal eskaladaren aurrean ote gaude?

1570ean, istorio hau baino 258 urte aurretik, Esteban de Garibay-ek, Arrasate-ko historialari garrantzitsuak, eremutarrak Udalaitz-en nola bizi diren kontatzen digu, ia gailurrean, alboko mendixkan, haiek ere mendizaleak ote ziren mendizaletasuna existitzen ez bazen?

Gaur egun, aire-sendaketa deitutako modagatik gailurretara era antolatuan igotzen da, naturarekin kontaktua eta onura fisikoaren bila. Antonie Thomson d’Abadie interes zientifikoagatik egin zuen ordea, 1848an Etiopian egon zen eta 4.000 m-ko gailurrak egin zituen, Antonie, familia-zirkunstantziengatik, Dublinen jaiotako gizon aberatsa zen. Jean Pierre Armand David naturalista eta gainera apaiza eta misiolaria, 1869an Tibet-en egon zen eta 5.000 m-ko kotara iristsi zen.

Euskaldunaren eta mendiaren arteko erlazio historikoa dago. Erliebeak eta habitatak kateatzen gaituzte baina mendizaletasunaren kirol-modak denbora asko behar izango zuen iristeko eta ez zen egoki antolatuko Federazioaren osaketara arte, 1924an.

Maurice Willkomm-ek, iberiar-flora ikastun alemaniarrak, 1850ean Gorbeia-tik zeharreko bere espedizioaren deskribapen haluzinagarria uzten digu. Usabel-etik, Orozko-n, Itzina-n sartzen da Atxulo-tik, Supelegor-era jaisten da eta argirik ez daukanez hurrengo egunean Zaloa-n erositako kandelekin itzultzen da. Gorbeiagane-ra igotzen da eta barometroa galtzen duenez, jasotako hiru landare erabiliz gailurraren altitudea kalkulatzen du, honela, Paris-eko bost mila oin, 1.624 metro balio dutela dio, Gorbeia-ko gurutzearen kokagunearen gaurko altitudea baino 143 gehiago.

Fernando Luis de Ybarra bizkaitarrak, Aneto-a igotzen du 1869an 23 urterekin, Luchon-eko bainuetxean udak pasatzen zituen lehen euskalduna da gailur hori koroatzen. Oso familia garrantzitsukoa zen, A.H.V-ren jabeak ziren bere senitartekoak, Bilboko teniente alkatea izan zen ere eta 44 urterekin soilik hil zenez ezin izan zituen Pirinioko gailur gehiagorik egin. Gregorio de la Revilla-rekin ahaidetua, beste aitzindari bat, 1880an, 22 urterekin Aneto-ra igotzen da ere, gailurreko sinadura-liburuak islatzen duenez. Bere aita, Santanderren jaioa, Bilboko alkatea izan zen, baita bera ere, gailur hau egin eta 11 urte geroago. Oraingoz, mendizaletasuna elite-gauza da.

1898an Baionan, Section Basque del Club Alpin Francais-a sortzen da Alfred Labille-ren bulkadagatik. Alpetar-klub Frantziarrak, Iparralden, 50 aitzindari mendizale ahaltsuez osatutako ordezkaritza bat jarri zuen. Bere kideak abokatuak, bankariak, arkitektoak edo medikuak dira. 1899ko uztailaren 15ean haietako zazpik Midi D’auxeau-a igotzen dute.

1912ko ekainaren 15a, bi hilabete Titanic-en hondoratzearen ondoren, mendizaletasun modernoaren historia hasten dela esan dezakegu CDB-aren egoitzaren inaugurazioarekin (Zamakois Gimnasioa, Federazio Atletiko Bizkaitarra eta Gorputz-Hezkuntzaren fusioa). Burgesia bilbotarra, finantzatzen duten eta kirolagatik guztia ematen duten bankariak. Burdingintzaren eta meategien apogeo unea. Populazioa ugaltzen da.

Antón Bandres Azkue-k euskal-mendizaleen lehen espedizio jendetsua antolatzen du, 1912ko urriaren 13an. Hurrengo urtean ere errepikatzen dute. Aste bat lehenago, 1913ko ekainaren 15an, zendutako lehen mendizalea dugu, Ganekogorta-ko ebakitik amildegira eroriz. Manuel Gómez zuen izena, Ugao-ko medikuak ziurtatua. Urte bete geroago Martín Armentia zirkunstantzia berdinetan zentzen da, Elorri Zuriaren iturritik hurbil eroriz. Oraingoan ere, Ugao-ko medikuaren bila joan behar dute gorpua altxatzerako fede ematera igo dadin.

Soilik mendizaleetako klubak sortzen hasten dira, Bilbao Alpino Kluba sortzen da, garai hartako mendizale entitate bakarra XXI. menderaino iritsi dena.
Lehen mendizale haiek historia egin zuten. Euskal mendizaletasuna sortzen da jada 60 entitaterekin, haien artean 20 Bizkaian eta 22 Gipuzkoan hurrenez hurren. 1999an Federazioaren 75. Urteurrenean, 60 fundatzaileetatik soilik 5 geratzen ziren.

Lehen mendizale aitzindari haiek hazi-zelaia erein zuten, eta mende bat geroago, pago kementsuz betetako baso magiko itxura hartu du, euskal mendizaleak munduko onenen artean jarriz. Eskertzeko da. Hau guztia eta askoz gehiago, diodan bezala, Antxon Iturriza-k kontatzen digu. Eskerrik asko.

-Iñaki-a García Uribe (bizkaitar mendizalea Itxinape-ko bazkidea, Ugao, Goikogane eta Padura Mendi Taldea).

Bizkaiko Mendi Federazioak (lehen euskaldunaren ordezkaritza bat) 1985eko urrian sortzen da, lehen hauteskundeak hurrengo urtean ospatuz. Harrezkero eta hurrengo lehendakaritzen azpian, federazioari gure egunetara arte iristea baimendu dioten borondatezko lanen etapak gertatu izan dira:

  • 1986-1988: Jose María Pradera.
  • 1988-1992: Fernando Alonso Ruiz.
  • 1992-1996: Fernando Alonso Ruiz.
  • 1996-2000: Alberto Sancho.
  • 2000-2004: Jokin Uriarte.
  • 2004-2008: Jesús Muguerza.
  • 2008-2012: Jesús Muguerza (+Javier Aretxaga, Belén Dominguez).
  • 2012-2014: Roberto Aguirre (+Jose Ramón Alonso, Txomin García Valerio, Sonia Temprano, Mati Sanz, Mikel Barcenilla).
  • 2014-206: José Ramón Alonso Rodrigo (+ Victor Vivar, Txomin García Valerio, Maricarmen Merino, Ricardo Hernani, Mati Sanz (2014-15), Mikel Barcenilla (2014-15)).
  • 2016-: Victor Vivar (+Ricardo Hernani, Dionisio Pérez, Ainara Aparicio, Ana Sesumaga, Blanca Irene González, José Ramón Alonso).

Oharra: BMF-ak aurreko testua ekarpen historiko berriekin aberasteko proposamenak jasotzera irekia dago.