“Ametsetako mendiak” – “Urrezko mendiak” erronka

2017-2018 denboraldian erronka edo joko berri bat proposatu nahi diegu Mendi Eskola Kirola programan igandeetako irteeretara etortzen diren parte hartzaileei.

Erronka horren helbururik nagusiena gaur eguneko parte hartzaileak etorkizunerako prestatzea baino ez da. Gure asmoa mendien izenak ezagutzea eta eurek mendiari buruzko informazioa bilatzen ikastea da, azken finean, etorkizunean partaideak autonomoak bihurtzea dugu xede.

Erronka bi kategorietan egin ahalko dituzte, hala nola, txikien kategorian “Ametsetako Mendiak” deiturikoa eta nagusien kategorian “Urrezko Mendiak” deiturikoa. Bietako helburuak berak dira, baita eginbeharrak ere.

Jarraian erronka zertan datzan irakurri ahalko duzue:

ERRONKAREN AZALPENA

Denboraldiko egutegian Bizkaiko Mendi Federazioarekin 6 irteera dituzte, haietako 3 tontorrera heltzekoak eta beste 3 bidezidorretakoak (azken 3 hauek erronkarako ez dute balio). Horrez gain aparteko 2 irteera proposatzen dizkiegu (ikus egutegian), aparteko bi horiek tontorrak dira. Guk proposatutako 2 horiek denboraldian zehar euren kabuz egin behar dituzte (guraso, mendi talde, lagunekin…). Horretarako informazioa bilatu behar dute, internet, liburuak…

Tontorrak egiten dituzten bakoitzean Bizkaiko Mendi Federazioak diseinatu duen txantiloian Mendiaren izena eta eguna jarri beharko dute.

Denboraldi bakoitzean, beraz, 5 tontor egin beharko dituzte. Urtez urte txantiloia betetzen joango dira. 4 denboralditan zehar denak betetzen dituenari diploma bat emango zaio.

AURKEZTEKO ERA

Lau denboraldi igarota eta denboraldi bakoitzean gurekin egindako tontorrak (3) + tontor extrak (2) egin eta gero Bizkaiko Mendi Federazioko Mendi Eskola Kiroleko arduradunak denboraldi amaieran egiten den “Jai Finalista” baino 10 egun arinago gutxienez, txantiloia beterik dagoela ziurtatzen duen argazkia emailez jaso behar du. Hortaz, partaideak behin txantiloia beteta argazki bat atera eta mendieskolakirola@bmf-fvm.org helbide elektronikora bidali beharko du bere izen-abizenak jarriz. Egindako esfortzua saritzeko “Jai Finalista”-n Diploma banatuko zaio.

TXANTILOIA NON ESKURATU

Bizkaiko Mendi Federazioko web guneko Eskola Kirola arloan.

Txikien Kategoriako “AMETSETAKO MENDIAK” txantiloia
Txantiloia

Txantiloia

Nagusien kategoriako “URREZKO MENDIAK” txantiloia
Txantiloia

Txantiloia

TXANTILOIA INPRIMATU

Inprimatzerako orduan A4 bat modu horizontalean jarri behar da. Erditik tolestu aurrealdea eta atzealdea elkartuz (nahi izanez gero kola eman). Luzetara 4 zatitan tolestu akordeoia sortuz, koadro bakoitza tolesdura baten aurpegia izanik.