Orientazio Liga

Aurten, COBI Bizkaiko Orientazioaren laguntzaz eskola arteko ORIENTAZIO TXAPELKETA antolatuko dugu. Txapelketa Bizkaiko geografian zehar banatutako 4 jardunaldi puntuagarriz osatutako programa da.

Ligan parte hartzeko ezinbestekoa da Bizkaiko Foru Aldundiako web orrian altan ematea. Behin hori eginda jardunaldi bakoitzean parte hartzeko izen-emateak eta partaide bakoitzeko 3€-ko ordainketa Cobiren web orrian dagoen Rumedia plataforman egin behar dira. (Ikus Araudia eta inskripzio prozesuko arloa).

Jarraian orientazio txapelketarako programatutako egutegia:

DATA LEKUA
2017-12-03 Artazako parkea (Leioa)
2018-02-04 Kobetamendi + Arraiz (Bilbo)
2018-03-25 Oilarganeko parkea (Montefuerte, Arrigorriaga)
? Zehazteke

OHARRA: Kurtsoa aurreratu ahala, baliteke data edota tokiren batek aldaketak jasatea.

ARAUDIA

Kategoriak

  • TXIKIAK : 2006-2009. Open horia.
  • NAGUSIAK: 2000-2005. Open Laranja.

Eskola Kirolerako kategoria itxiak izango dira, berezko sailkapenarekin. Txikien kategorian, arduradun batekin joatea nahitaezkoa izango da, nagusien kategorian, ostera, ez dira arduradun batekin joan beharko, baina taldeka lehiatu ahalko dute.

Kategoria bakoitzeko sailkapen bat publikatuko da.

Puntuaketa

  • Ligak 4 froga ditu, sailkapen orokorrari begira ligan zehar bakarka lortutako 4 frogetako puntuazioak kontatuko dira.
  • Sailkapen orokorrean berdinketa bat egonez gero, azken frogan hoberen gelditu denak aurre hartuko dio besteari. Azken horretan ere gauza bera gertatuz gero, aurreko txapelketako sailkapena kontuan hartuko da eta horrela bata bestearen segidan. Hori dena podiumean lehiatzen daudenei soilik eragingo die.
  • Froga amaitutakoan sailkapen orokorra egiteko puntuak gehituko dira eta bataz bestekoa horrela egingo da:
    • 1puntu
    • 10 puntu
    • 15 puntu
    • 20 puntu
    • 21 puntu
    • 22 puntu
    • 23 puntu
    • 24 puntu
    • 25 puntu
    • 26 puntu
    • 27 puntu
    • Etab.
  • Txapelketa 4 jardunaldietan zehar puntu gutxien dituenak irabaziko du.
  • Jardunaldia taldeka egiten dutenek bakarka puntuatuko dute pintza elektronikoak markatzen duen hurrenkera errespetatuz.
  • Txikien kategoriako laguntzailearen lana partaideak galtzen ez direla kontrolatzea da, epaileren batek laguntzailea balizak bilatzen dituela ikusten badu automatikoki partaidea jardunaldi horretatik kanpo geldituko da jardunaldi horretan lortu daitekeen puntuaziorik altuena lortuz.

Jardunaldiaren garapena eta kontuan hartzekoa

  • Txikiak:
    • Arduradun batekin parte hartu behar dute.
    • Bakarka edo taldeka joan daitezke (askoz jota 5eko taldeak izango dira).
  • Nagusiak:
    • Arduradun gabe joan behar dira.
    • Bakarka edo taldeka joan daitezke (askoz jota 5eko taldeak izango dira).
  • Jardunaldi bakoitza baino arinago gutxieneko oinarriak izateko Breafing bat egongo da.
  • 4 jardunaldiko txapelketako puntuazio sistema publikatuko da.

PARTAIDEA ORIENTAZIO TXAPELKETAN INSKRIBATZEKO PROZESUA

Eskola kiroleko lehiaketa arloan parte hartzen duen lehen urtea

Sekula ere Eskola Kiroleko LEHIAKETAN parte hartu ez dutenentzako pausoak:

Gurasoek Bizkaiko Foru Aldundiako plataforman partaideak erregistratu behar dituzte, www.bizkaia.eus/eskolakirola web guneko “ESKOLA KIROLEAN ALTA BERRIA” arloan.

Hurrengo pausoa baino lehen guraso bakoitzak datu hauek sartu behar ditu.

ORIENTAZIO LIGAKO IZEN-EMATEAK

Bizkaiko Foru Aldundiako web orrian egin behr dira, horretarako ikastetxeak, taldeak edo elkarteak erabiltzailea eta gakoa izan behar dituzte. 2 aukera daude prozesua egiteko: A) Ikastetxe edo elkartearen bidez. B) COBI-ren bidez:

Ikastetxe edo elkartearen bidez
  • Erabiltzaile eta gakoarekin www.bizkaia.eus/eskolakirola web gunean sartu.
  • Lehiaketa arloan izen emateak egin. Partaide bakoitzeko hurrengo dokumentazioa igo behar da:
    • Argazki digitala.
    • Errolda agiria.
    • Ikastetxearen ziurtagiria
    • Kirolariaren ama, aita edo tutoreak gurasoentzako formakuntzaren diploma izatea.

OHARRA: Partaideek aurreko urtean dokumentazioa aurkeztu bazuten aurten ez dute berriz ere aurkeztu behar.

COBI (Bizkaiko Orientazio Elkartearen) bidez

COBI-k daukan web orrian www.cobidea.com, ORIENTAZIO TXAPELKETA arloan, txapelketan altan emateko beharrezko informazioa lortzeko galdetegi bat jarriko dute:

  • Izen-abizenak
  • Jaiotze data.
  • Helbidea.
  • Ikastetxea.
  • Helbide elektronikoa eta aita-amaren telefono zenbakia.
  • Kategoria.

Galdetegian, partaidea altan emateko beharrezko dokumentazioa atxikitzeko atal bat egongo da:

  • Argazki digitala.
  • Errolda agiria.
  • Ikastetxearen ziurtagiria
  • Kirolariaren ama, aita edo tutoreak gurasoentzako formakuntzaren diploma izatea.

OHARRA: Partaideek aurreko urtean dokumentazioa aurkeztu bazuten aurten ez dute berriz ere aurkeztu behar.

Galdetegi hori ORIENTAZIO TXAPELKETAN parte hartzeko interesa duten umeak dituzten guraso, ikastetxe, mendi –taldek… bete dezakete.

JARDUNALDI BAKOITZEAN IZEN-EMATEAK EGITEKO PROZESUA

  • Jardunaldiko data baino 15 egun arinago izen-emateak irekiko dira. Partaideak soilik apuntatu behar dira, nagusi-arduradunak ez.
  • COBI-ren web gunean, www.cobidea.com, “ESKOLA ARTEKO ORIENTAZIO TXAPELKETA” arloan, RUMEDIA-n sartzeko link bat egongo da, (izen-emateak on-line egiteko plataforma), bertan jardunaldi bakoitzean parte hartzeko izen-emateak egin beharko dira.
  • Prezioa 3€koa da (prezioan barne mapa eta pintxa).
  • Egunean bertan ez dira izen-emateak onartuko.