Kirol eskalada eta Boulder-a

Berriro ere, Bizkaiko Eskaladako Eskola-Liga egingo dugu. Liga hau Bizkaiko geografian zehar banatutako 5 proba puntuagarriz osatutako programa da.

Eskola-Ligaren proba desberdinetan parte hartzeko kuota 3 €-koa izango da parte-hartzaileagatik eta probagatik. Ordainketa egiaztagiria, izen-emate-zerrendarekin batera bidali beharko litzateke proba bakoitzaren asteazkena aurretik, bertan ikastetxea eta arrazoia aipatuz.

Eskalada-lehiaketa datetako aurreprogramatutako egutegia ondoren aipatzen da:

DATA LEKUA
2017/11/25 Ondarruko polikiroldegia (Ondarru)
2017/12/16 Climbat Aretoa (Portugalete)
2018/01/27 Monkada Errekalde (Bilbao)
2018/04/03 Sakoneta polikiroldegia (Leioa)
2018/04/21 Piu Gaz aretoa (Bilbao)

OHARRA: Kurtsoa aurreratu ahala, baliteke data edota tokiren batek aldaketak jasatea, baina printzipioz goian azaldutakora mugatzen saiatuko gara.