Eskalada ligako araudia

2023/2024ko araudia

Eskola Kiroleko eskalada txapelketarekin partaidearen eta jardueraren arteko lotura sortu nahi dugu, ez soilik konpetizio mailan, baita arlo pertsonalean ere. Partaideei formakuntza ematea dugu xede, baina ahal baldin bada aurretik bi pauso garrantzitsu eman behar ditugu: lehenengoa partaideak txapelketaz gozaraztea, helburu hori lortuta bigarrenaren bila joan gaitezke, afizioa sortzea. Behin hori lortuta gure partaideei formakuntza emateko prest egongo gara.

Bazterketak saihesteko eta antolakuntzari begira arazoak ekiditeko indarrean dagoen araudia aurkezten dizuegu:

Eskalatzen topatuko ditugun zailtasunak

  • Blokean eskalatzea altuera txikiko eta zailtasun zehatzeko ibilbideak egitea da, hortaz,
    eskalatzailea soka gabe joango da. Horren helburua zailtasunari aurre egitea izango da eta nola ez, ondo pasatzea.
  • Partaideak eroriz gero, eskalatzen diren ibilbideek ez daukate haiek arriskuan jartzeko altuera nahikoa.
  • Goranzko norabidea zein alboko norabidea daukaten ibilbideak egon daitezke, baita jaurtiketan edota tartera beheranzko norabidea duten ibilbideak ere.
  • Ibilbideak kolorezko zintekin markatuko dira. Maila edo zailtasunaren arabera kolore ezberdinetako zintak erabiliko dira.
  • Blokeak (Ibilbideak) markatzerakoan presak edo heldulekuak bonifikazioarekin markatuko dira (“Bonus” edo “Top”-a), edo bestelako zerbait beharko balitz.

Ziurtasuna

Txapelketak irauten duen bitartean ziurtasuna bermatzeko dagozkigun neurriak hartuko ditugu. Ibilbideak partaideen erorketetan lesioak ekiditeko diseinatuko dira. Horretarako ibilbideak koltxonenekin babestuta egongo dira.

Izen-ematea

  • Bizkaiko Eskola Kiroleko eskalada txapelketan soilik Bizkaiko Mendi Eskola Kiroleko programan apuntatuta daudenak parte hartu ahalko dute. Esparru honetatik kanpoko izen-emateak ez dira onartuko.
  • Txapelketan parte hartzeko 2 pauso eman behar dira:
    1. Izen-ematea Bizkaiko Foru Aldundiako webgunean. Pauso hau burutzeko ikastetxearen edo elkartearen gakoak behar dira, Bizkaiko Foru Aldundiako plataforman taldea sortu eta partaide bakoitzaren dokumentoak igo beharko dira. Fitxategi honetan pauso guztiak azalduta dituzue.
    2. Jardunaldi bakoitzeko izen-emateak. Jardunaldia burutuko den aurreko astelehenetik osteguneko 14:00ak arte hurrengo Excel dokumentua aurkeztu beharko da. Horrekin batera ordainagiria ere helbide honetara bidali beharko duzue mendieskolakirola@bmf-fvm.org. Oharra: epez kanpoko izen-emateak ez dira onartuko.
  • Kopuru aldetik ez dago gehienezko eta gutxienezko izen-ematerik, baina kopuruaren arabera txapelketa txanda batean edo bitan egingo dira.
  • Hasteko ez dago inolako ordenik eta txanda bakoitzeko partaideen banaketa giro ona sortze aldera zorizkoa izango da.
  • Sexuaren arabera bi maila egongo dira eta beraietako bakoitzean hurrengo hiru hauek:
    • Txikiak:
      • Umetxoak, 2014/2015an jaiotakoak.
      • Kimuak, 2012/2013an jaiotakoak.
    • Nagusiak:
      • Haurrak, 2008/2009an jaiotakoak.
      • Kadeteak, 2010/2011an jaiotakoak.
      • Gazteak: 2006/2007an jaioak.

Eskalatzeko prozedura

  • Partaideek txapelketan zehar kartulinazko txartel pertsonal bat izango dute. Galtzen duenak edo aldaketaren bat egiten duenak frogatik kanporatua izango da.
  • Partaideek ez dute bloke kopuru bat lortu behar, ezta blokeak ordenan egin behar, beraz euren aukeran geldituko da zein bloke eta zein ordenetan egin. Rokodromoaren ezaugarrien arabera 20 edo 22 bloke egongo dira.
  • Bakoitzak nahi dituen beste saiakera egin ditzake. Behin hankak lurretik altxatuta saiakera berri bat bezala hartuko da.
  • Txapelketaren ordutegiak txanden eta bloke kopuruaren arabera aldaketak izan ditzake, hala ere, ordu bateko edo ordu eta erdiko iraupena izango du. Partaidea tarte horretan nahi beste bloke egiten saia daiteke, era berean, nahi beste atseden egin ditzake.
  • Eskalatzen hastean, koltxoneta ezin izango da gorputz atal batekin ere ukitu. Hori gertatuz gero, saiakera berri bat bezala kontatuko da.
  • Zailtasunaren aurrean partaideak atzerantz nahi duen beste egin dezake eta ez da saiakera berri bezala hartuko baldin eta lurra ez badu ukitzen.
  • Saiakera ontzat emango da partaideak “TOP” bezala markatutako heldulekua bi eskuekin hartzen duenean edo batekin 3 segunduz.
  • Markatuta ez dauden heldulekuak erabiliz gero saiakera txartzat emango da.
  • Partaideek epaileei heldulekuak estutzeko, eskuilatzeko edota koltxonetak birkokatzeko eska diezaiekete.
  • Partaideek epaileei ibilbidearen inguruko orientabideak eska diezaiekete, baita hasteko era ere.
  • Txapelketan zehar laguntzaileak eta publikoa lehiatzen den eremutik kanpo Egon beharko dira. Ez dira, inondik ere, partaideekiko jarrera zapaltzaile edo erasotzaileak onartuko. Edozein epailek partaide baten tutorea edo laguntzailea partaidea modu desegokian presionatzen ikusten badu epaileak pertsona hori eremutik kanpo bidaltzeko boterea izango du.
  • Partaideak dagokien aldageletan aldatuko dira.
  • Ezin izango da kalean erabilitako oinetakoekin eskalatu. Eskalatzeko oinetakoak soilik jarduera hori egiteko izango dira, haiek katu oinak edo kirol oinetakoak izanik

Puntuaketa

  • Ligak 5 froga ditu, sailkapen orokorrari begira ligan zehar lortutako 5 frogetako puntuaziorik onenak soilik kontatuko dira.
  • Sailkapen orokorrean berdinketa bat egonez gero, azken frogan hoberen gelditu denak aurre hartuko dio besteari. Azken horretan ere gauza bera gertatuz gero, aurreko txapelketako sailkapena kontuan hartuko da eta horrela bata bestearen segidan. Hori dena podiumean lehiatzen daudenei soilik eragingo die.
  • Nahiz eta bloke guztiak eskalatu ahal izan, soilik lortutako 10 zailenek puntuatuko dute.
  • Balio gutxien duen blokea 1 zenbakia izango da (10 puntu), aldiz, balio gehien duena, bloke kopuruaren arabera 20. edo 22. zenbakia, izango da (200 puntu edo 220 puntu). Froga amaitutakoan sailkapen orokorra egiteko puntuak gehituko dira eta bataz bestekoa horrela egingo da:
    • 1goa 100 puntu
    • 2. 90 puntu
    • 3. 85 puntu
    • 4. 80 puntu
    • 5. 78 puntu
    • 6. 76 puntu
    • 7. 74 puntu
    • 8. 72 puntu
    • 9. 70 puntu
    • 10. 68 puntu
    • 11. 66 puntu
    • 12. 64 puntu
  • Ez da “Bonus”arekin markatutako heldulekurik egongo. Beraz, blokea puntuatzeko modu bakarra “TOP”a egitea izango da.
  • Saiakera bakoitzagatik puntuak kenduko dira, kenduko diren puntu horiek bloke zenbakiaren eta saiakera kopuruaren arteko erlazioa izango dute. Era horretan, puntuak kentzerako orduan, eskalatzailea aurkitzen den blokearen arabera saiakera bakoitzak desberdin puntuatuko du. Adibidez:
    • 2. blokea lehen saiakeran: 20 puntu
    • 2. blokea 3. saiakeran: 20puntu -3 saiakera= 16 puntu
    • 5. blokea lehen saiakera: 50 puntu
    • 5. blokea 2. saiakeran: 45 puntu
    • 5. blokea 5. saiakeran: 50 puntu – 5 saiakera= 30 puntu
    • 11. blokea 1 saiakeran: 110 puntu
    • 11. blokea 6. saiakeran: 110 puntu – 6 saiakera= 55 puntu
    • 20. blokea 1 saiakeran: 200 puntu
    • 20. blokea 10. saiakeran: 200 puntu – 10 saiakera= 20 puntu