Mendi Ertaina Neguan ikastaroa

Otsailaren 24an eta 25ean aurtengo bigarren mendi ertaina neguan ikastaroa daukagu. Aurrekoa, sorpresaz beteriko ikastaro aparta izan zen. Oraingoan eta gure inguruko mendiak elurtuta daudela aprobetxatuz bigarren ikastaro bat proposatuko dizuegu. Ikastaro honetan mendizale batek jakin behar dituen oinarrizko gaiak jorratuko ditugu; beraz, animatu eta parte hartu:

  • Motxila eta ekipamenduaren prestaketa.
  • Janzkera eta material egokia.
  • Ibilbide egokien aukeraketa eta lanketa. Ibilbide seguruak. Elurraren arriskuak.
  • Ibilbideen diseinua.
  • ARVAren erabilera.
  • Vivac mota ezberdinak.
  • Oinarrizko orientazioa.
  • Erraketen eta bastoien erabilera egokia.
  • Elurraren irakurketa.
  • Prezioa: 78,75€.
  • Tokia: Alto Campooko mendizerrak.

Dokumentazioa