Basabitta” PR-BI-50 bidea birhomologatuta eta egokituta

Mapa PR BI-50

Mapa

Bizkaiko Mendizale Federazioak Basabitta PR-BI 50 bidezidorra berriz homologatu du. Otxandioko Udalak mantentze-lanak egiteaz eta eguneratzeaz arduratu da. Beraz, gure zorionik zintzoena sustatzaileari eta xendazaleeak bidezidor hau ezagutzeko animatzen ditugu.

Duela 300 urte baino gehiagotik hona, Otxandioko biztanleek eta udal ordezkariek udalerriko mugarriak bisitatzen zituzten (Basabisitta) irailero, herri nortasuna eta lurraldetasuna berresteko asmoz.

Ibilbide laburreko bidezidor (PR) honek  tradizio handiko bisitaldia du gidari. Otxandioko mugak ibiliz eta basoak zeharkatuz interes eta historia handiko txokoak ezagutzeko aukera izango dugu.

Liburuxka deskargatu