Alpinismoan Hastapen ikastaro berezia

Alpinismoa

Kartela

Datorren martxoak 3 eta 4, alpinismoan hastapen ikastaro berezi bat prestatu dugu. Mundu mailan ospea duten bi izar, gurera etorriko dira asteburuan zehar elkarrekin lanean jarduteko: Juanjo San Sebastian eta Jose Carlos Tamayo. Bien artean, hamaika zortzimilako eta munduko mendi basatienetara egindako hainbat espedizio batzen dituzte. Eta oraingoan gurekin ibiliko dira!

Gauean, sutondoan eta aterpeko giro gozoan, hitzaldia eta ikus-entzunezkoa eskainiko dute. Animatu eta parte hartu! Alpinismoan trebatzeaz gain, parez pare eta guztien artean handi diren bi izarrekin eskalatzeko aukera edukiko duzu.

Ikastaro honetan parte hartzeko baldintzak gainontzekoen berdinak izango dira. Harremanetarako: goimendieskola@bmf-fvm.org