Zabalik dago Mendiko Eskia ikastaroan izena emateko epea

Bizkaiko Federazioaren Goi Mendi  Eskolak Mendiko Eskia ikastaro bat antolatu du otsailaren 10ean eta 11n Alto Campoo eski-estazioan.

Ikastaroan hainbat gai jorratuko dira:

  • Gutxieneko ekipamenduaren ezagutza
  • Ingurunearen ezagutza
  • Mendiko eskiko ibilaldi bat nola antolatu
  • Mendiko eskiko igoera teknikak
  • Jaitsieraren ebaluazioa
  • Prestatu gabeko elurretan jaisteko teknikak

Ikastaroa egiteko osasun onean egotea eta elurretan neguan ibiltzeko ohitura edukitzea gomendatzen da. Horretaz aparte, oinarrizko biraketa kontrolpean izatea aholkatzen
dugu.

Informazio gehiago: goimendieskola@bmf-fvm.org

PDFa deskargatu