Kirol lizentzien kopuruak gora egin du BMFn

Bizkaiko Mendizale Federazioak lizentzia federatuen gorakadarekin jarraitzen du. 2017. Urtean errekor berria hautsi dugu, 11.000 lizentzien langa gaindituz.

Azken hamar urte hauetako federatuen zenbakiek, kirol lizentzien etengabeko gorakada islatzen dute, 2016an %51,51 eta 2017an %3,67ko gorakada izan zutelarik.

Federazioa jakitun da, federatzeko zergatia nagusia, lizentziarekin batera tramitatzen den asegurua dela. Era berean, mendizaletasuna praktikatzen duten pertsonen erantzukizuna handituz joan da eta bai klubek eta federazioak lan ona burutu dugu hori horrela izan dadin. Segurtasuna kontuan izan beharreko gauzarik garrantzitsuena da.

BMFtik garrantzia handia ematen diogu federatu izateari. Kirola praktikatzeak lesioak izateko arriskua dakar eta gure kasuan, gure kirola inguru naturalean praktikatzen denez, mediku arreta edo erreskate bat izatea dakartzaten istripuak ohikoagoak izaten dira. Gure lizentziak egoera bi hauei erantzuten diote.

Hona hemen federatzeko zenbait arrazoi

  1. Mendi aterpeetan prezio bereziak.
  2. BMFrekin kolaboratzaileak diren dendetan beherapenak kirol arropa eta materialean.
  3. Goi mendi eskolak antolaturiko eskalada eta mendi jardueretan parte hartzeko aukera.
  4. BMFak homologatutako mendi bideen informazio puntuala.
  5. Programatutako ekintzen etengabeko informazioa.

Federatu guztiak gure federazioaren oinarria zarete eta administrazioen aurrean gure interesak babesteko ezinbesteko pisua duzue. Horregatik BMF-tik federatu lizentzia eskatzera animatzen dizuegu.

Urte bakoitzeko federatu kopurua

2015 2016 2017
Haurrak 345 392 457
Gazteak 139 129 179
Helduak 8.887 8.848 8.948
> 65 1.223 1.388 1.583
GUZTIRA 10.594 10.757 11.167

Número de federadas y federados por sexo y año

2015 2016 2017
Haurrak M 129 155 179
H 216 237 278
Gazteak  M 45 37 75
 H 94 92 104
Helduak  M 2.332 2.395 2.465
 H 6.555 6.453 6.483
> 65   M 256 293 363
 H 967 1.095 1.220
GUZTIRA  M 2.762 2.880 3.082
 H 7.832 7.877 8.085