Alpinismo, Hastapen ikastaroa

Negua gainean daukagu. Elurra, izotza eta mendia dotore jantziko duten beste apaingarri guztiak gurekin dira. Horrela beraz, neguko denboraldiko ikastaroei ekiteko garaia heldu da ere bai.

Datorren abenduak 16 eta 17 denboraldiko lehen alpinismoko hastapen ikastaroa egingo dugu. Hona hemen laburpen txiki bat:

  • Ordutegiak: goizeko 8:30etatik arratsaldeko 17:00ak arte bi egunak.
  • Prezioa: 86,25€.
  • Tokia: Alto Campooko mendizerrak.
  • Lotarako La Milanako aterpean erreserba egingo dugu. Hostatu eta afariko gastuak ez dira prezioan sartzen.
  • Erreserbaren kudeaketa guk egiten dugu.
  • Edukiak:
    • Kranpoien erabilera eta teknika guztien ezagutza.
    • Pioletaren erabilera eta autobabesa/autogeldiketa.
    • Elur eta neguko baldintzetako oinarrizko materiala.
    • Neguko behin-behineko ainguralekuak rappela egiteko.
    • Mendiaren irakurketa.
    • Irteeren kudeaketa eta prestaketa.
  • Harremanetan jartzeko: goimendieskola@bmf-fvm.org