Soka erabilaren ikastaroa

Aurreko asteburu honetan Goi Mendi Eskolak Trail Team Bizkaia Mendi Taldearekin sokaren erabilera mendian ikastaroa egin du. Eguraldia hezea zein hotzari aurre eginez, aspaldi egindako ikastaro politenetarikoa izan da: ertz eta pareta baten zehar tarteko aingura lekuak ezartzeko teknika zuzena, tarteko bilguneak, soka bikoitzaren erabilera, rappela, aseguratze dinamikoa, mendiko behin behineko errekurtsoak… Hainbat teknika eta ezagutza!

Trail Team Bizkaiako kideek, udan Alpeetan Mont Blanc eta beste hainbat gailur egiteko plana dute, eta aitzakia horrekin, dagoeneko beharrezko formazioari ekin diote. Haien esanetara eta zuen guztion zain jarraitzen dute!

Eskerrik asko guztioi!