Mendiko Lehen Sorospen ikastaroa BMEko irakasleentzat

Bizkaiko Goi Mendi Eskolako irakasleen taldeak arlo guztietan trebatzen eta ikasten jarraitzen du. Asteburu honetan hain zuzen, Gurutze Gorriak emandako Mendiko Lehen Sorospen ikastaroa jaso eta gainditu dute. Hainbat gai jorratu eta praktikatu zituzten: bihotzeko ezbehar eta gaitzak, zauriak zelan zaindu, hezurretako apurketak, beroak eragindako gaitza, hipogluzemiak, diabetikoekin lana, shock anafilaktikoak, iktusak, deshidratazioak, hipotermiak…

Mendian benetako eta segurtasunaren ehuneko ehun izatea erlatiboa bada ere, guztioi laguntzeko beste urrats garrantzitsu bat eman dute.