Ikasle eta irakasleen arteko eskalada topaketa

Asteburu honetan, Bizkaiko Goi Mendi Eskolako irakasle eta ikasleen arteko lehen eskalada topaketa egin dugu. Ekimen berri honen arabera, urte osoan zehar gurekin parte hartutako ikasleek, haiekin ikastaroetan egondako irakasle berdinekin eskaladako asteburu pasa egiteko aukera dute.

Horrekin batera, gaiak berrikusi, teknika berriak ikusi, asko eskalatu eta batez ere, oso ondo pasatu. Lehenengo topaketa honetan, Nafarroako San Fausto eskalada eskolan batu ginen. Guztira 11 ikasle eta 3 irakasle bertaratu ginen. Asteburuan zehar, bide gogorragoak frogatu, ahaztutako teknikak berrikusi, vivac-a egin, azpiko tabernan afari gozoa eta beste hainbat jarduera atsegin egin izan genituen. Datorren urtean berriro aukera berdina luzatzeko moduan egongo garelakoan gaude.

Bitartean, gogoak piztu eta mendiaz gozatzeko sustatzaile biziak izan nahi dugu. Benetan eskerrik asko 2017. urte honetan zehar gurera eta bereziki harkaitzean eskalatzera hurbildu zareten guztioi! Datorren urtean gehiago eta indartsuago! Zorionak zuen ikasteko gogoengatik eta eskerrik asko berriro ere!