GPSaren erabilera ikastaroa

Azaroaren 11n eta 12an udazkeneko bigarren GPS ikastaroa izango dugu. Oraindik toki libre asko dugu. Hona hemen laburpen txiki bat:

  • Goizeko 9:30etik arratsaldeko 18:00ak arte. Bazkaria egiteko ordu beteko geldialdia egingo dugu. Normalean, ikasgela azpiko taberna batean egiten dugu (bokatak edota plater konbinatuak merkeak eta onak ohi dira).
  • Ikastaroa Federazioaren egoitzan egingo da.
  • Ordenagailuaren oinarrizko erabilera menperatu behar da.
  • Ordenagailua eraman behar da (ez izatekotan, binaka egin daiteke).
  • Federatuta egon behar da.
  • Ikastaroan gela barruko eta landako ariketak txandakatuko ditugu.
  • Garmin GPSei zuzenduta dago.
  • Prezioa: 52,5€.
  • Informazio gehiago lortzeko: goimendieskola@bmf-fvm.org