BMFk antolatutako ikastaroak

Irailaren amaiera eta urria aparteko garaiak dira edozein motatako ikastaroetan parte hartzeko. Dagoeneko bi ertzetako eskalada ikastaro, sokaren erabilerako ikastaro bat eta harkaitz eskaladako hastapen beste ikastaro bat eman ditugu. Guztira 30 bat ikasle gerturatu dira gureraino, baina zuen guztion zain jarraitzen dugu. Berehala ere bai autoerreskateko eta GPSko beste ikastaro bana ospatuko dugu. Animatu zaitezte eta parte hartu. Urteko azken txanpa honetan mendian behar bezalako formazioa eskuratzeko aukera aparta daukazu!

Informazio gehiago lortzeko: goimendieskola@bmf-fvm.org