Ertzetako eskalada ikastaroaren deialdi berezia

Datorren irailak 30 eta urriak 1 ertzetako eskalada ikastaroaren deialdi berezi bat egingo dugu. Jarduera honetako azken ikastaroko tokiak azkar bete ziren, horregatik bigarren deialdi bat eskaintzen dugu. Honatx ikastaroko nondik norako laburtu batzuk:

  • Edukiak: bilguneak, tarteko ainguralekuak, ertzetako eskalada sekuentziak, sokakidearekin komunikazioa, aseguratze dinamikoa, rapela, material tekniko eta moderno berria.
  • Tokiak: Atxarte edo/eta Txindoki.
  • Federatuta egon behar da.
  • Oinarrizko eskalada ezagutzak eduki behar dira.
  • Ikastaroaren prezioa 105€ da.
  • Data: 30/09-01/10.
  • Ordutegia: larunbata eta igandea egun osoa (09:00-18:30).
  • Informazio gehiago lortzeko eta apuntatzeko: goimendieskola@bmf-fvm.org