2017ko iraileko ikastaroak

GPSaren erabilera ikastaroa

Irailak 23 eta 24 goizeko 9:30etatik arratsaldeko 18:00ak arte bi egunak.

  • Bazkaria egiteko ordu beteko geldialdia egingo dugu eta normalean, ikasgela azpiko taberna batean egiten dugu (bokatak edota plater konbinatu merkeak baina onak).
  • Ikastaroa Federazioko egoitzan egingo da.
  • Ordenagailuaren oinarrizko erabilpena menperatu behar da.
  • Ordenagailu eramangarria ekarri behar da (ez izatekotan, binaka egin dezakezue) (tablet-a ez du balio).
  • Federatuta egon behar da.
  • Ikastaroan zehar gela barruko eta landako ariketak txandakatuko ditugu, beraz arropa eta oinetako erosoak ekartzea aholkatzen dugu.
  • Garmin GPSentzako zuzenduta dago.

Ikastaroaren prezioa 52,5€ da.

Ertzetako eskalada ikastaroa

Irailak 23 eta 24. Ordutegia: larunbata eta igandea egun osoa. Mendiko praktiketako bi egun.

  • Edukiak: bilguneak, tarteko ainguralekuak, ertzetako eskalada sekuentziak, sokakidearekin komunikazioa, aseguratze dinamikoa, rapela, material tekniko eta moderno berria.
  • Tokiak: Atxarte edo/eta Txindoki.
  • Federatuta egon behar da.
  • Oinarrizko eskalada ezagutzak eduki behar dira.

Ikastaroaren prezioa 105€ da. puntatzeko eta informazio gehiago lortzeko:

goimendieskola@bmf-fvm.org