Xendazaletasun jardunaldiak, urriaren 21ean eta 22an Otxandion

Bizkaiko Mendizale Federazioak eta Miru Gain M.E. klubak hiru ibilbide, hitzaldi sorta bat eta herri-bazkaria antolatu dituzte

Bizkaiko Mendizale Federazioak (BMF-FVM) eta Miru Gain M.E. klubak Xendazaletasun Jardunaldiak antolatu dituzte kirol hori bultzatzeko eta mendi ibilien kultura- eta ingurumen- garrantziaz hausnartzeko. Urriaren 21ean eta 22an, asteburuan, Otxandio hiribilduan eta Urkiolako Parke Naturalean izango dira.

Parte hartuko dutenek, larunbatean, PR-BI 85 Anbotoko Bira egin dezakete, hain zuen 15 kilometroko Arrazola-Axpe zatia. Antolatutako erakundeek autobus bat jarriko dute Otxandio eta ibilbidearen irteerarekin eta helmugarekin lotzeko. Igandean, urriak 22, bi mendi-ibili zirkular daude aukeratzeko: PR-BI 51 Otxandioko Galtzadetatik (4,7 km) eta PR-BI 52 Otxandioko pagadiak (6,4 km).,

Ibilbideak egiteaz gain, Xendazaletasun Jardunaldien barruan hitzaldi-sorta egingo da. Otxandioko Kultur Etxean hauek egongo dira: Antonio Turmo Amal, FEDME erakundeko Xendazaletasun zuzendaria, José María Nasarre Sarmiento, FEDMEKo erakundeko Sarbide eta Izadia batzordekidea, eta Christian Rodríguez, Ibilki mendian kirol inklusiboa bultzatzeko erakundearen kidea. Hirurek xendazaletasun ikuspegi berriari buruz, xendazaletasun-arauei buruz eta kirol inklusiboa mendi-ibilietan.

Igandean herri-bazkariarekin amaituko dira jardunaldiak. Eta lagun guztiek oparia jasoko dute, Xendazaletasun Jardunaldiak oroitzeko.

Izen-ematea irailaren 13an irekiko da eta urriaren 13an bukatu. Webgunearen bidez (www.bmf-fvm.org) izango da. Prezioa bost eurokoa da, eta herri-bazkaria, hamar eurokoa. Larunbateko garraioak plaza mugatuak izango ditu.