Sei urtetan Ganeranetik Annapurnara

Mendiaren purutasunaz gozatu nahi dut” aitortzen du Jonatan Garciak, Irailean Manaslu igotzen saiatuko den mendizale bizkaitarrak

Jonatan García, Annapurnako tontorrean

Jonatan García, Annapurnako tontorrean.

Jonatan García (Barakaldo, 1985):“Gehien gustatzen zaidana mendiaren purutasunarekin aurkitzea da, oxigenorik gabe, alpino eran eta gozatzea” argi eta garbi azaltzen da Bizkaiko Mendizale Federazioko federatua den eta Grupo Alpino Turista Barakaldo klubeko bazkideak. Sei urtetan Ganeran igotzetik (823 m.) Annapurna (8.091 m) igotzera igaro da. Bertan Alberto Zerain izan zuen kide bezala. Berarekin paraidisuan izan zen. Jonatan ez da nekatzen, “ paradisuak gehiago du norekin non baino” esateaz.

Annapurnako gailurra maiatzaren 11n zapaldu zuen. Zerainekin batera eskalatu zuen eta berarekin itxaroten, planak aldatzen eta bide egokia bilatzen ikasi zuen. Egitandi horren kontakizuna ezaguna da dagoeneko: alemaniar bidea lorrezina zen eta frantziar bidearen hautua egin zuten, objektiboki ikusita arriskutsuagoa. Zailtasun teknikoak gaindituta, azken 1.000 metrotan oso egoera gogorretan zabaldu behar izan zuten bidea. Hortik Jonatanek etxera deitu zuen, amarekin hitz egin zuen eta lorpenaz gozatu zuen “oparotasunaren jainkosaren” gailurrean Alberto Zerainekin batera.

Paradisuak gehiago du norekin non baino” Jonatan Garcíaren hiztzetan.

Zerainez hitz egiten duenean, horrela gogoratzen du bere lagun eta kidea: “ Oso zorteduna sentitzen naiz, nire lehendabiziko zortzimilakoa berarekin elkar banatu izanagatik. Albertok segurtasuna transmititzen zidan. Bere estiloarekin eta mendi garaiak ikusteko erarekin identifikatua sentitzen naiz. Bere galera oso kolpe gogorra izan da, baina ez dut uste mendia uzteak inolako zentzurik duenik. Uste dut Alberto oso harro egongo dela bere trukimailuak praktikan nola jartzen ditudan ikusteaz”.

Horrela, irail honetan Himalaia mendikatera itzuliko da Manaslura igotzen saiatzeko (8156 m). Jonatan Garciak bere denbora mendiari eskaintzen dio. Mendira kateatuta dago ezagutu dituen pertsonengandik. “Lagun ikaragarriak egin ditut”. Hori dela eta ez du zalantzarik izaten era honetako espedizio batek sortzen dituen gastu ekonomikoei aurre egiteko, inolako sustatzaile eta enpresen laguntza gabe.

Ibilbide oso azkarra

Garcíak egunero Ganeran mendira igotzen du isiltasunean, goizez edo arratsaldez hamar kilometro igarotzen ditu

Jonatan Garciak bere denbora mendiari eskaintzen dio. Mendira kateatuta dago ezagutu dituen pertsonengandik.

Jonatan Garciak mendira kateatuta dago ezagutu dituen pertsonengandik.

bere lanaldiaren arabera eta asteburuak Pirinioetan edo Europako mendietan igarotzen ditu, eguzkia, euria edo elurra egin. “ Aneto harriz harri ezagutzen dut edozein egoera meteorologikotan —Pirinioetako bere mendia da―. Horrela Himalaian nagoenean berdin dio eguraldi egiten duen, beharrezkoa bada burua argi izaten dut buelta emateko”. Hitzetan zirrara nabari zaio eta begiradan mendia.

Irailean Manaslura egingo duen espedizioa beste pauso bat izango da bere ibilbidean, 2011 eta 2012an Ganeran mendira joaten zen eta Pirinioak eta Europako Mendiak ezagutzen hasi zen. Hortik aurrera Cervino (4.478 m) igo zuen 2013 eta 2014. Urteetan bakarrik eta Aconcagua (6.962 m) 2014. urtean baita. Hurrengo urtean Atlaseko lau milakoak igo zituen hiru egunetan —Toubkal (4.167 m) Imouzzer (4.010 m), Ras (4.083 m) eta Timesguida (4.089 m)— eta Alpamayo (5.974 m.) Perun. Garciak bere ibilbidea azaltzen du, izan ere “niretzat garrantzitsuena hobetzea da, ez onena izatea. Zer nahi duzun jakin behar duzu eta horretarako gogoa erakutsi. Zortzimilako bat igo nahi nuen eta 2016an saiatu nintzen Broad Peakera (8.501m) joanez, baina buelta eman behar nuela ikusi nuen, tontorrera iritsi aurretik. Dena dela trekkinga ikaragarria izan zen. Neure burua ezagutu nuen eta horri esker Annapurnara igotzea lortu nuen”.