BMF-FVM-k Aralarreko pisten inguruko adierazpena onartu du, aho batez

Bizkaiko Mendizale Federazioko Zuzendaritza Batzarrak, aho batez, “Gipuzkoako mendi elkarteen adierazpena Aralarreko pisten inguruan” idazkiarekiko atxikimendua adierazi dio. Adierazpen hori maiatzean Gipuzkoako Mendizale Federazioko Batzar Orokorrak onartu zuen. Bertan eskatzen da pisten lanak gelditzea eta inpaktuaren azterketa egitea, non sektore guztien sentsibilitateak agertuko diren.

Gipuzkoako mendi elkarteen adierazpena Aralargo pisten inguruan