Bizkaiko Goi Mendi Eskola

Aurreko asteburu honetan udako beste ikastaro bat egin dugu: sokaren erabilera mendian. Giro aparta, talde ezin hobea… Benetan ikastaro bikaina. Han batu ginenak, mendian udan behar bezala jarduteko beharrezkoak diren segurtasun maniobra tekniko guztiak landu genituen:

  • Oinarrizko korapiloak.
  • Tarte zail bat nola gainditu eta jaitsi.
  • Rapelaren teknika.
  • Material teknikoaren inguruko ezagutzak.
  • Soka bikoitza.
  • Tarteko ainguralekuak.
  • Bileren oinarrizko muntaiak.

Datorren udazken honetan hainbat ikastaro berriekin bueltatuko gara. Ordura arte, urteko lehen seihilabeteko honetan gurekin partu hartu duzuen guztioi eskerrak eta animo biziak eman nahi dizkizuegu. Eta gainontzeko guztioi, zuen zain gaude. Animatu eta parte hartu!

Mendiak inoiz agortzen ez diren inspirazio eta energia positibo iturri itzela dira, baina hauetara behar bezala hurbiltzeko formazio aproposa eduki behar da. Gure pasioa eta ezagutzak helarazteko irriketan gaude. Laster arte!