Euskal Herriko Boulder Txapelketa 2017

Ekainak 17 Lekua: Bihatz Eskalada Gunea. (Ronda de Landaben 1. Iruña)

Euskal Mendizale Federazioak BiHatz eskalada gunearekin batera antolatutako boulder edo bloke txapelketa ofiziala da. 12 eta 14 urtez azpiko eskalatzailen parte hartzea ez da lehiakorra izango eta goizean bakarrik hartuko dute parte. Gainontzeko kategoriek sailkatu ezkero arratsaldez finala jokatzeko aukera izango dute.

Parte hartzeko derrigorrezkoa da federaturik egotea. Txapelketaren egunean 2017ko federatu karneta erakutsi beharko da parte hartu ahal izateko.

Izen-ematearekin batera janari poltsa eta kamiseta banatuko dira.

Izen-ematea: www.rockthesport.com webgunean Euskal Herriko Boulder Txapelketa 2017

Ekainaren 11ra arte 20 €, ekainaren 12tik aurrera 25 €.

Sub 12 eta sub 14 kategoriak ekainaren 11ra arte 15 € eta ekainaren 12tik aurrera 20€.

Izena emateko azken eguna ekainaren 14an izango da 23:59etan.

Informazio gehiago