Deialdia: Euskal Mendizale Federazioaren Alpinismo Teknifikazio Taldeko kide izateko probak

Kartela

Kartela

Euskal Mendizale Federazioaren Alpinismoko Teknifikazio Taldeko kide izan nahi duten gazteei zuzentzen die deialdi hau EMFk, 2017-2018ko promozioari begira.

EMFko Gazte Alpinisten Taldea 6 pertsonak (emakume zein gizon) osatuko dute gehienez.

Prestakuntza-programaren jarduera guztiak ordainduta izango dituzte taldeko kideek, garraio-gastuak eta norberaren materiala izan ezik.

Kirolarien profilari dagokionez, Euskal Herriko mendi-taldeetako kide izan behar dute gazteek, eta EMFn federatuta egon behar dute; alpinismoko alor tradizionaletako batean gutxienez esperientzia izan behar dute (eskalada klasikoa, mendiko eskia, izotzeko eskalada), eta ikasteko eta teknikoki hobetzeko gogoa izan behar dute.

Hautatutako alpinistek hurrengo bi urteetan taldearen jardueretan parte hartzeko konpromisoa hartuko dute, eta aurreikusitako osasun-azterketak egingo dituzte, bai eta taldearen beste edozein jarduera ere.

IZANGAIEN AUKERAKETA

Eskabide-orriarekin batera, kirol-curriculuma aurkeztu behar dute, bai eta datu hauek ere: helbide osoa, harremanetarako telefonoa eta zein taldetako kide diren.

2017ko ekainaren 16a baino lehen bidali behar dira eskabide-orriak, posta elektronikoz eta honako helbide honetara: gazteak@emf-fvm.com

Jasotako eskabide-orrien artean, kirol-meritu nabarmenenak dituzten gazteenak hautatuko dira, eta taldea osatzeko probetarako dei egingo zaie.

AUKERAKETARAKO PROBAK

Data: ekainak 24 eta 25

Tokia: Atxarte (probak egiteko tokia aldatu ahal izango da, eguraldia edo segurtasuna arrazoi direla)

INFORMAZIOA