BMF-FVMk buzoiak katalogatzen dute, kluben laguntzarekin

Ehun baino gehiago zerrendatuta dago

Bizkaiko Mendizale Federazioa Bizkaiko 334 gailurretako buzoiak katalogatzen hasi da. Orain arte, ehun baino gehiago zerrendatu dira, mendi klublen laguntzarekin. Haiek ematen duten informazioa federazioko webgunean argitararatzen da. Era berean, BMF-FVMek buzoiak zerrendatu ez ezik, nola dauden eta egoera zein den ezagutu ere egin nahi dute, baita bizkaiko mendizaletasunaren ondorea eta historia gorde ere.

Kalogazioa egiteko, klubek mendi-zerrenda eta kordenatu geografiak dituzte. Klub bakoitzak bere lurraldeko gailurrak berrikusiten ditu. Katalogazioa egiteko ezaugarri hauek kontuan hartzen dira: mendia, altuera, UTM kordenatuak, neurriak, berrikusteko data, buzoia jarritutako kluba edo elkartea, plakako idatzia, egoera, finkatzea eta egindako materiala. Dokumentazio hori hiru argazkirekin osatuko da. Iñaki Antón bide-teknikariak koordinatzen du informazioa, zeina webgunearen bidez sartzen den.

http://bmf-fvm.org/eu/buzones/