Bizkaiko Goi Mendi Eskolak seihilekoan bikoizten ditu 2016ko matrikulazioak

2017ko lehenengo seihilekoan, Bizkaiko Goi Mendi Eskolak 11 ikastaro eman ditu, iazko ikastaroak gehi hiru. Gainera, matrikulazioen kopurua bikoiztu da: ekainaren 10ra arte 100 (69 gizon eta 31 emakume); 2016an 58 lagunek (42 gizon eta 16 emakume) egin zituzten ikastaroak.

Alpinismoaren hastapen eta Harkaitzen eskaladaren hastapen ikastaroek eskari handia izan dute. Bigarren seihilekoan eskolak 19 ikastaro planifikatu ditu, eta ikasgaiak hauek izango dira: eskalada (artifiziala, harkaitzen eta izotzean), mendi-eskia, alpinismoaren hastapena eta hobekuntza, neguko mendi-ertaina, sokaren erabilera, orientazioa, GPSa eta autoerreskatea.

Aurten ikastaroaren eskaintza zabaldu denez, Bizkaiko Goi Mendi Eskola jarraibidea da mendi-prestakuntzaren erreferentzia bihurtzeko, eta mendizalearen eskaerak betetzeko”, Ricarko Hernani BMF-FVMko presidenteordeak azaltzen duenez.