Bidezidorretako boluntarioen taldea, abian

Muskizen, seinaleztatzen ikasten

Datozen urtetan, 66 lagunek (15 emakume eta 51 gizon) parte hartuko dute GR-123-E9 bidezidorra berreskuratzeko lanetan. Tal de horrek urtean bitan (udaberrian eta udazkenean) begiratuko dute nola dagoen seinale bertikala (panelak eta zutoinak, besteak best) eta seinale horizontalak mantenduko dituzte.

Lan hori egin dezaten, Bizkaiko Mendizale Federazioak debaldeko ikastaro teoriko-praktikoak eman die mendizaleei. Xendazaletasun Batzordeko kideek (Ana Sesumaga, Koldo Vadillo Iñaki Antón) irakatsi dute teoria, Bilbon; eta praktika, GR-123 bidezidorreko Muskiz-Turtzioz etapan. Bizkaiko Foru Aldundiarekin laguntza egin da.

Argazkiak