2016-17 ikasturtean 6.400 umek hartu dute parte Bizkaiko Mendi Kirol Eskolan

BMF-FVMko programa Guarako mendilerroan bukatuko da uztailean

Bizkaiko Mendi Kirol Eskolak antolatutako 64 ekintzatan 6.410 umek hartu dute parte 2016-17 ikasturtean. Igandeetan mendi irteeraz gain, kirol eskolako programaren barnean 70 ikastetxetako etorkizuneko mendizaleei formakuntza ere eman die Bizkaiko Mendizale Federazioak. Denboraldia amaitzeko, nagusiak uztailean Guarako mendilerrora joango dira.

Aurten, txikiek (8-12 urte) bi egonaldiak izan dituzte Gorbeian eta Izarran; nagusiek (13-17 urte), bestalde, lau, eta haien artean Aste Zurian Alto Campookoak arrakastarik handiena izan du. Ikasturtea amaitzeko, beste irteera berezi bat ere izango da: Guarako mendilerroan erreka-zuloa jaitsiko da. Uztailaren 3tik 9ra arte izango da.

Datorren denboraldiari begira Eskola Kiroleko programak berritasunak izango ditu mendiko modalitate ezberdinak ezagutzeko. Horrela, bidezidor zaletasuna, espeleologia, via ferratak, erreka-zuloa jaitsierak eta mendiko eskia bezalako jarduerak egingo dira. Horrez gain, Cobi taldearen laguntzaz, umeek orientazio martxa gozatzeko aukera izango dute.