Mendi bideetako tekniko boluntarioak Bizkaiko GRak aztertzen ari dira

BMFrekin elkarlanean dabiltza mendi bideak igarotzeko moduan eta seguru mantentzeko

Iñaki Antón (Ganzabal), Toño Amo (Ganerantz), Txomin Gómez (Ganerantz) eta Joseba Undurraga (Ganzabal) dira GR 123 Bizkaiari Itzuliaren errebisioan laguntzen dabiltzan Espainiako Goi Mendiko Eskolaren mendi bideetako teknikoak. Boluntario bezala E9 Europako mendi bidearekin bat egiten duten kostako tarteak aztertzen dabiltza. Laurak Bizkaiko Mendizale Federazioak (BMF) Estatuko Federazioarekin (FEDME) batera Bizkaian antolatutako ikastaroen azken promozioko kideak dira.

Toño Amo eta Txomin Gómez, Ganerantzeko kideak

Toño Amo eta Txomin Gómez, Ganerantzeko kideak

Mendi bideak egoera onean mantentzea oso garrantzitsua da, kirola egiteko instalazio bat izateaz gain, ondasun kulturalaren iturri dira. “Mendi bideak ez dira edonondik igarotzen. Antzinako bideak dira, bere historia dute eta balorea eta aberastasuna ematen die tokiari eta sustatzaileari (instituzioak,enpresak edo partikularrak” azaldu zuen Toño Amok. Baina gainera oso garrantzitsua da bide hauek egoera onean egotea, horrela bertatik dabiltzan pertsonak era seguruan igaro ahal izateko, “ez galtzeko eta ezbeharrik ez izateko”.

Arrazoi hauengandik egiten dira mendi bideen errebisioak eta eginbeharrak ez dira errazak. Horrela adierazi du Txomin Gomezek. “5 ordu eman ditut 10 kilometro egiteko. Argazkiak atera behar dira,markak eta seinaleztapenak aztertu…lan handia egin behar da. Baina zailena marka berri horiek non kokatu behar diren erabakitzea da eta ostean ulergarria izan daitekeen txosten batean islatzea, atzetik datorren pertsonalak seinaleztapena ongi kokatzeko”.

Joseba Undurraga eta Iñaki Antón, Ganzabaeko kideak

Joseba Undurraga eta Iñaki Antón, Ganzabaeko kideak

Era honetan mintzo da Iñaki Anton ere: “Erronka bat da, batez ere GR123ari dagokionez, izan ere bide hau 1996.urtean egin zen eta nahiko hondatua dago. Uste baino lan gehiago suposatzen digu, izan ere oso marka gutxi daude eta seinaleztapena oso urria da” Jose Undurraga ere bere kidearekin bat dator, baina pozik ageri da. “Aztertutako ibilbidea ia desagerturik zegoen eta lan asko kosta bazaigu ere Mendi bideetako teknikoen ikastaroan jasotako ezagutza guztiak aplikatu ditugu eta hori oso atsegingarria da. Ia proiektu berri bat egin dugu eta hurrengo erronka hasteko gogoz aurkitzen naiz”.

Lana era ordenatu batean burutu ahal izateko Toño Amok ohar koaderno bat diseinatu du Txomin Gomezekin batera erregistratutako gorabehera tekniko guztiak islatzeko. Bere aldetik Iñaki Antón eta Joseba Undurragak alde kultural eta historikoetan jarri dute arreta. Dena dela oso argi daukate lan hau mendi bidearen hasierako baldintzak errespetatuz egin behar dela, ingurumenean ahalik eta gutxien eraginez.

Boluntarioak

Oharren koadernoa ibilbide bat berrikusteko

Oharren koadernoa ibilbide bat berrikusteko

Pasa den urtean Federazioko Mendi Bideen Batzordearen gainbegiratupean egindako BMFren Mendi bideen Tekniko ikastarotik datozen lau teknikoek ez zuten horren maila altua aurkitzea espero. Toño Amoren iritziz “oso ikastaro bizia izan da”, Iñaki Antónen iritziz “espero baino osoagoa”, Txomin Gomezen iritziz “zorrotza eta positiboa” eta Joseba Undurragaren iritziz “ zaila eta atsegingarria”. Guztiei aldatzen zaie aurpegia eta ahotsa beste 19 ikaslerekin batera bizitako esperientzia gogoratzean, Ikasle hauek oso toki ezberdinetatik etorri dira, besteak beste Granda, Nafarroa edo Mallorkako Palmatik.

Estonia eta Portugal batzen dituen E-9 Mendi bidearen GR123 Bizkaiko Bira bidearen kostaldeko zatiaren errebisioa abiarazi dute. Mendi bide honen sustatzailea den Bizkaiko Foru Aldundiari hurrengo etapen txostenak aurkeztu dizkie: 10. etapa (Ondarroa-Ispaster) eta 11.etapa (Ispaster-Kanala). Orain hurrengo etapekin hasiko dira:12. etapa (Sukarrieta-Bakio) eta 13.etapa (Bakio-Plentzia). “Federazioak laguntza eskatu digu eta hemen gaude. Nire aldetik egindako ahalegin guztiak eta mugitutako errekurtso guztiei erantzuteko era bat da. Ideia honekin bat egiten dute lau boluntarioek.

Ikastaro hau egitera eta mendi bideen azterketa hau egitera motibazio ezberdinek eraman zituzten. Toño Amoren hitzetan “Ibili naizen mendi bideak mantentzeko, hobetzeko eta berreskuratzeko apuntatu nintzen eta beste erabiltzaile batzuk era seguru batean gozatzeko aukera izan dezaten”. Txomin Gomezi kuriositateak eraman zion honetan parte hartzera “ Horrenbeste urte daramatzazu mendian marka hauek ikusten eta horretara nor dedikatzen den galdetzen diozu zure buruari”, baina azken bultzada bere emazteak eman zion “Soniak animatu zidan, bestela lana eta denbora dela eta ez nintzen joango”. Iñaki Antonek oso argi zuen formakuntza hasi aurretik “ Oporretan Mendi Bideen Eskuorria jaitsi nuen eta Mediterraneoko hondartza batean berau irakurtzen ibili nintzen. Beti izan dut interesa eta egiteko gogoa neukan”. Joseba Undurragari laguntzeko gogoak eraman zion parte hartzera “Mendi bideak egoera onean mantentzeko era ona zela uste nuen, horrela beraiez goza ahal izateko”.

GR 123 Bizkaiko Bira ibilbide luzeko mendi bidea da eta gure lurralde historikoko perimetroa igarotzen du.Barnealdean Bizkaiak Gipuzkoa,Araba, Burgos eta Kantabriarekin dituen mugak zeharkatzen ditu eta kostaldetik Kantauri itsaso ertza. Orain arte Ondarroa eta Gautegiz-Arteaga udalerrian dagoen Kanala auzoa bitarteko eremuak igarotzen dituen etapak aztertu dira. Bigarren fasea Bakiora arte iritsiko da. Bide guzti hanek Europako kostaldeko Mendi Bidea den E9arekin bat egiten du. Mendi bide honek 5.229km ditu eta Portugalko San Vicente Itsas Muturra Estoniako Narca-Joesuu batzen ditu.