Ikastaroa: Bidezidorretako boluntarioak

Bizkaiko Mendizale Federazioak antolatu du debaldeko ikastaroa, non bideak ondo markatuta mantentzeko prestakuntza mendizaleei irakatsiko dieten. Parte hartutako lagunek mendi-bideetako markak ondo pintatzeko teoria eta praktika jasoko dituzte, natura errespetatzen.

Ikastaroa larunbata, maiatzak 27, izango da eta federazioko teknikoek emango dute. Goizean teoria Bilboko auzo Miribillako egoitzan irakatsiko dute, eta arratsaldean Muskizen egingo dira praktikak. Maiatzaren 22ra arte irekita dago epea izena emateko.

Ikastaroa egingo dutenak boluntario-taldean sartu ahalko dira. Talde horrek Bizkaiko mendi-bideak egoera onean mantentzen lagunduko du, eta horrela mendizaleak era seguruan igaro ahalko dira, galdu gabe. Ekimen horretan elkarlanean aritzeko, adin nagusikoa eta federatua izatea ezinbestekoa da, baita gidabaimena eta autoa edukitzea ere.