Eskola Kirolaren jaia

BMF-FVM Bizkaiko Mendizale Federazioko Eskola Kirolak jaia ospatu du, Sopelan, maiatzaren 21ean. Ospakizunean,gazteak, gurasoekin batera, Munarrikolandara mendia joan dira, baita orientzaio tailerran, rokodromoan, argazki leihaketan ere parte dute hartu. Jaia BMF-FVMk eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu dute, eta aurten Sopelako Udalarekin laguntza.

Ikasturtean,txikien kategoriak 23 mendi irteera egin ditu, hiru orientazio tailer eta zortzi eskaladakoak. Maiatzean bi egonaldi ere egin ditu Gorbeiako Angel Sopeña aterpean.

Bestalde, nagusien kategorian zazpi mendi irteera izan dira, azkena apirilaren 30ean izan zen, Gipuzkoako Otzaurtetik San Adrianeko pasora joandako ibilbidearekin. Halaber, Aste Zurian Alto Campoon egon ziren, neguko kirolak egiten, eta Aste Santuan, Gorbeian lau egun espeleologia egiten. Ekainean lau egunetarako Pirinioetara joango dira, eta uztailean Guarara (Hueska), zazpi egun multiabentura egiten.

Datorren ikasturtean, Eskola Kirolak tailer eta ekimen berriak antolatuko ditu, via ferratak, espeleologia, barrankismoa, senderismoa eta orientazio liga, besteak beste.