Eskalada haitzetan: maiatzean, ez-ohiko ikastaroak

Eskalada haitzetan hasteko, maiatzean ez-ohiko ikastaro bi egingo dira. Lehenengo ikastaroa maiatzaren 13an eta 14an izango da eta bigarrena, maiatzaren 27an eta 28an.

Ikastaroen ezaugarriak:

Ordutegia: larunbata eta igandea egun osoa, 9:00etatik 18:00ak arte gutxi gorabehera.

Tokia: Atxarte, Urduliz edota Bizkaiko beste eskalada eskolaren bat.

Prezioa: 67,5 € (Bizkaiko federatutakoentzat).

Edukiak:

  • Oinarrizko korapiloak
  • Segurtatze-sistemak
  • Mosketoiak sartzeko teknikak
  • Erorketa kontrolatuak
  • Oinarrizko eskalada sekuentziak
  • Soka-kidearekin komunikazioa
  • Lehengo eskalatzeko ezagutzak
  • Lehengo eta bigarren kidea izateko

Ikastaroaren amaieran, soka-kide batekin era autonomoaz eskalatzeko ezagutza bereganatuko dira. Izen-ematea irekita dago, baina lekuak mugatuak dira.

Informazio gehiago: goimendieskola@bmf-fvm.org