Ikusmen desgaitasuna duten pertsonen gidatzea sustatzeko hitzarmena Ibilkirekin

Bizkaiko Mendizale Federazioak kirol egokitua eta ekintza inklusiboak egiten dituzten mendiko giden formazioa sustatzen ditu. Hori dela eta, Bizkaiko Mendizale Federazioak Ibilki elkartea babestuko du, zeren ikusmen desgaitasuna duten pertsonekin Ipar Europako gailurrik altuenera Norbegiako Galdhøpiggen mendia (2.469)– igoko den. Igoera hori mundu mailako lehen espedizioa izango da. Bere aldetik, Ibilkik konpromisoa hartu du ikusteko desgaitasuna duten pertsonen gidatzean oinarrizko formazioko bi tailer emateko .

Ekainaren 1etik 5era Eskandinaviako Alpeetara joango da Ibilki elkartea. Bertan eskainiko den prestakuntza eskaintza bakarra izango da munduan eta UNED Fundazioak zuzenduko du. Norvegian 23 alpinista izango dira, hauetatik 5ek ikusmen desgaitasuna dute. Edozein kanpamentu nagusitan ematen diren baldintzak biziko dituzte, Glaziarren gainean ibiliko dira eta autobabes neurri eta ikusmen desgaitasuneko pertsonen erreskate teknikak erabiliko dituzte. Bukatzeko Norbegiako Galdhøpiggen mendia (2.469) igoko dute, Eskandinaviako Alpeetako mendirik altuena.

Elkartearekin sinatutako hitzarmenari esker, Ibilik Norvegian bizitako esperientzia Bizkaiko klubekin partekatuko du. Halaber, sentsibilizazio eta oinarrizko prestakuntza tailer bi emango ditu (bat euskaraz eta bestea gaztelaniaz), ikusmen desgaitasuna duten pertsonekin mendian izaten den egoerak zabaltzeko eta erakusteko asmoz. 2016an I. Desgaitasun eta Mendiko Gidatze Ikastaroa ere egin zen Bilbon eta Urkiolako Parke Naturalean.