Harkaitz Eskaladaren Hastapena, apirilaren 8an eta 9an

Apirilaren 8an eta 9an, larunbata eta igandea, Harkaitz Eskaladaren Hastapen ikastaroa izango da, Atxarteko eta Urdulizeko hormetan. Bertan gai hauek jorratuko dira:

  • Oinarrizko korapiloak
  • Segurtatzeko teknikak
  • Mosketoia sartzeko teknikak
  • Eroriko kontrolatuak
  • Oinarrizko eskalada sekuentziak
  • Soka-kidearekin komunikazioa
  • Lehengo eskalatzeko ezagutzak
  • Lehengo eta bigarren kidea izateko

Ikastaroaren amaieran, soka-kide batekin era autonomoaz eskalatzeko ezagutza bereganatuko dira. Izen-ematea irekita dago, baina lekuak mugatuak dira. Informazio gehiago: goimendieskola@bmf-fvm.org