EMFren ohiko eta ezohiko Batzar Orokorretarako

Eguna: 2017ko apirilaren 8a, larunbata

Ordua: lehen deialdia, 10:00etan, eta bigarren deialdia, 10:30ean

Lekua: Makina Erremintaren Institutua Azkue Auzoa 1, 20870 Elgoibar, Gipuzkoa Nola heldu

Informazio guztia EMFren web orrian − www.emf-fvm.org − jarrita dago, kontsultatu edo jaitsi ahal izateko.

Deialdia

Sinestamendua: Gogoan izan, estatutuetan jasotzen denaren arabera, legez onartutako ordezkariek osatzen dutela Batzar Orokorra, eta ezin izango da botoa beste inoren esku utzi. Kluben kasuan, klub bakoitzeko ordezkari batek soilik eman ahal izango du botoa batzarrean, eta, horregatik, bilerara doazen kideei identifikatzeko eskatuko zaie. Idazkariak edo lehendakariak jaulkitako agiri bat aurkeztuko dute klubek, eta klubaren ordezkaritza bere gain hartzen duen pertsonaren datuak jasoko dira agiri horretan (ordezkariak aurkeztu beharreko agiriaren eredua doakizue honekin batera); bilerara gonbidatu gisa doan pertsonak ez du botorik izango.

Mendizaleen, teknikarien eta epaileen ordezkariek Nortasun Agiria edo antzeko agiriren bat aurkeztu beharko dute.