Diploma banaketa ‘Bide-teknikaria’ Bizkaian irakatsitako lehen promozioari

Ia hamar urte igaro dira ikastaroa Euskadin egin zenetik

Ikasleen %70ek amaitu du Bizkaiko Mendizale Federazioak antolatutako ikastaroa

Bide-teknikaria ikastaroaren diploma banaketa. Argazkia: BMF-FVM

Bizkaian egindako lehen ‘Bide-teknikaria’ ikastaroaren ikasleei tituluak eman dizkiete. Titulu horrek ziurtatzen du ikastaldi teoriko-praktikoa gainditu dutela, eta GR, PR eta SL bidezidorrak diseinatu, egin, homologatu eta mantentzeko gai direla. Ikastaro hori Bizkaiko Mendizale Federazioak (BMF-FVM) antolatu du, FEDMEk gainberatu eta Bizkaiko Foru Aldundiak babestu. Duela ia hamar urte Euskadin egin zen ikastaro hori. Ostegunean, martxoak 16, Bilboko BFM-FVMko egoitzan izan da diploma banaketa.

Ikastaroa hasi zuten 36 lagunetatik 25ek (%70) gainditu dute. Bide-teknikari berriak (23 gizon eta bi emakume) autonomia-erkidego honetakoak dira: Andaluzia, Aragoi, Balear Uharteak, Euskadi, Galizia, Gaztela eta Leon, Kantabria eta Nafarroa.

Prestakuntza osatzeko 13 ikas-modulu teoriko linekoa eta presentziala gainditu behar izan dituzte, baita atal praktikoa eta proiektua ere. Guztira 88 eskola-ordu. Proiektuan, seinaleztatutako bidezidor bat berrikusi, ikertu eta ebaluatu behar izan dute, eta, halaber, proiektu berri bat egin behar dute, hau da bide bat GR (Mendiko Ibilbide Luzea) PR (Mendiko Ibilbide Laburra) edota SL (Bertako Bidea) markekin seinaleztatzeko. Prestakuntza praktikoa Bizkaiko Mendizale Federazioak kudeatzen duen Angel Sopeña Aterpean egin zuten ikasleek. Aterpea Gorbeiako Arrabako landetan dago.

Iaz egindako ikastaroa Victor Vivarrek, oraingo BMF-FVMko presidenteak, zuzendu du; José Ramón Alonsok, oraingo EMFko presidenteak, koordinatu eta FEDMEko eta Andaluzia, Asturias, Bizkai eta Extremadurako bide-teknikariek irakatsi dute. Gainditu duten Bizkaiko ikasleek ehuneko ehun laguntza jaso dute.

“Bide-teknikaria” ikastaroa FEDME (Federacion Española de Deportes de Montaña y Escalada) federazioak eta EEAM (Escuela Española de Alta Montaña) elkarteak onartzen duten prestakuntza ez-arautua da. Prestakuntza horrek bide-sareak diseinatzeko, egiteko, homologatzeko eta mantentzeko gai egiten du nazioarteko marka hauekin: GR, PR eta SL. Horrez gain, titulazio honekin, bide-teknikariek erakundeetan eta enpresetan lan egin ahal dituzte.